Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Garapen global sostengagarrirantz. 2019

Berdintasunean aurrera egiteko Eragin Politikoko Estrategiak eta klima aldaketak emakumeengan eta neskengan duen eragina ikusgarri egitea

Garapen global sostengagarrirantz. 2019 img

2030 Agendaren barruan kokatzen da proiektua, estrategia ardatzak betetzen laguntzean eta hura eraikitzen eta haren segimendua egitean, eta zeharkako ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik, garapen sostengagarriko 17 helburuetarako. Etapa guztietako pertsonek eta interesa duten alderdiek modu aktiboan eta esanguratsuan parte hartzea eskatzen du 2030 Agendak, garapen sostengagarriko helburuak estrategia nazionaletan txertatzetik, esaterako, garapenerako hezkuntzak ikuspegi global bat izatea egitura arazoetan.

 Gizarte zibil indartsu, informatu eta prestatu bat da demokraziaren, zuzenbide estatuaren eta, beraz, garapen sostengagarriko helburuak ezartzeko giltzarrietako bat.

Ondorioz, aldibereko hiru estrategia sinergiko eta konbergente planetatzen ditu proposamenak, eta, horiei esker, prozesuan parte hartzen duten gizarte zibileko erakundeen ahalduntzea eta jabetzea sortu daitezke.

a) Eragin politikorako mekanismoak eta guneak sortzea, emakumeen eta nesken giza eskubideekiko konpromisoak sendotu eta berreskuratzeko, garapen sostengagarriko 5. helburuaren eta haren jomugei erantzunda, emakumeen giza eskubideen defendatzaileak politiketatik eta agendetatik kanpo gera ez daitezen.

b) Iparraldeko eta hegoaldeko aktore globalen artean kultura arteko elkarrizketarako eta trukerako guneak sustatzea, garapen sostengagarriko 10. helburuaren arabera, diskriminazioaren aurka borrokatzeko.

c) Klima aldaketari/generoari buruz dagoen arazoa agerian uztea, generoa ingurumen arazoetan txertatu beharrari buruzko kontzientzia sortzeko. Euskadiko eta mundu osoko hegoko eragileen artean ardurak partekatzea ahalbidetzen duten ikerketak egitea, garapen sostengagarriko 10. helburua

 

Donostiako Udala: 22.672,35 €
Entitatea:

Haurralde