Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Emakumeen partaidetza garapen ekonomikoan. 2018 2018

Emakumeen partaidetza garapen ekonomikoan, elikadura segurtasuna/ burujabetza hobetzeko, Ocurí udalerriko komunitateetan.

Emakumeen partaidetza garapen ekonomikoan. 2018 img

Proiektuaren helburua da “Emakumeen ahalduntzea eta partaidetza sustatzea, beren elikadura eskubideak eta indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea gauzatzeko; horretarako, sustatuko dira tokiko garapen ekonomikoa eta klima aldaketaren aurrean arriskuak modu jasangarrian eta bidezkoan kudeatzea". Proiektua garrantzitsua da, emakumeen partaidetza eta genero indarkeriaren kontrako prebentzioa sustatzen dituelako. Garrantzitsua da, era berean, prestakuntzarako aukera gutxi dituzten emakumeak protagonista izatea eta Boliviako baztertuenak izateari uztea. Era berean, proiektuak nekazaritza ekoizpena, barazkiena eta frutena indartzen ditu, kontuan izanik klima aldaketaren eraginak eta arriskuen kudeaketa, hondamendi naturalak prebenitzeko ekintzekin. Adibidez, emakume elkarteak indartzea kultur identitatea duen artisau ekoizpenean, merkatuetan saltzeko eta horrela diru sarrerak izateko. Proiektuan 160 familiak hartuko dute parte: 158 emakume eta 130 gizon indigenak; 3 emakume elkartetako 36 emakumek. Zeharka, proiektua 993 familiarengana iritsiko da (1.933 emakume eta 2.007 gizon).


 

Donostiako Udala: 49.998 €
Entitatea:

TAU Fundazioa