Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bakea eraikitzen duten emakumeak. 2018 2018

Bakea eraikitzen duten emakumeak. constructoras de paz ii; indarkeria, kontakizunak eta desberdintasuna

Bakea eraikitzen duten emakumeak. 2018 img

Proiektu hau 2017tik Gasteizen abian den prozesu baten II. fasea da. Helburua da, Kolonbiako eta Euskal Herriko hainbat emakume talderekin batera, gogoeta kritikoa egiteko eta esperientziak eta ezagutzak trukatzeko espazioen eraikuntza indartzea eta sakontzea. Espazio horiek emakumeen eskubideak indartuko dituzte: justizia izateko eskubidea, erreparaziorako eskubidea, memoriarako eskubidea eta egia jakiteko eskubidea, balioa emanez bakea eraikitzeko prozesuetan emakumeek eginiko ekarpenari gatazka ondorengo egoeretan.
Donostian egingo den bigarren fase honetan, hainbat arlo landuko ditugu: bakea eraikitzerakoan emakumeak ikusezin izatea, protagonisten beraien kontakizunak eta desberdintasunen premiazko azterketa, horiek ere gatazkak eta indarkeriak eragiten baitituzte. Horretarako, zenbait ekintza egingo ditugu: tailerrak, topaketak, hitzaldiak, materialak egitea, komunikazio kanpaina bat eta erakundeetan politikoki eragiteko bira bat.

Donostiako Udala: 19.998,37 €
Entitatea:

Mugarik Gabe