Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Zikloa #Zureekarpena:"Iraunkortasuna, gobernuen politikak eta garapen ereduak Latinoamerikan". 2014

Zikloa #Zureekarpena:

Latinoamerikako garapen politiken azterketa egingo da, non estrategia erauzleak eragin larria izaten ari diren bai ingurugiroan bai gizartean. Gudynas Latinoamerikako aditu handienetako bat da gai honetan, eta hitzaldi-elkarrizketa hau aukera paregabea da eskualdeko hainbat herriren gobernu aurrerakoien politiken mugen eta kontraesanen inguruan aritzeko.
 
Eduardo Gudynas Uruguayko Montevideoko "Centro Latino Americano de Ecología Social (CLAES)"eko ikertzailea da. Iraunkortasunarekin eta eraustearekin zerikusia duten gaietan aditua da, Latinamerikako, Estatu Batuetako eta Europako hainbat unibertsitatetan klaseak eta hitzaldiak eman ditu. Hainbat sare eta GKEekin aktiboki kolaboratzen du, eta hainbat libururen eta aldizkari espezializatuko artikuluen egilea da ere.
 

Informazio gehiago hemen