Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Giza laguntzarako urteroko karabana

Elikadura ekarpena osatzea, larrialdiko laguntza bidaliz Tindoufen bizi diren errefuxiatu sahararrei.

Giza laguntzarako urteroko karabana img

Sahararrek sufritzen duten elikagaien segurtasun faltak ondorio larriak ditu haien bizi kalitatearen gainean, batez ere, osasunaren gainean. Izan ere, desnutrizioak eragindako patologien prebalentzia handituz doa eta beste gaixotasunei erantzuteko gaitasuna murriztuz. Gizarte desegituraketa ere bultzatzen du, zerbitzu publikoetan doako lana uzten baita, familiari bizirik irauteko bidea emango dioten irtenbide indibidualen bila.

 
Proiektu honen helburua da elikadura ekarpena osatzea, larrialdiko laguntza bidaliz Tindoufen bizi diren errefuxiatu sahararrei. Horretarako, eta Fronte Polisarioak eskatutakoari jarraituz, herritarrek emandako janaria jaso da (arroza, atuna, olioa, azukrea eta dilistak) eta emakumeentzako produktu higienikoak (konpresak), eta kamioiak eskuratu dira karabanan joateko. 

Donostiako Udala: 20.000 €
Entitatea:

SEADen Lagunen Elkartea