Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Fekat Circus - Zirku Soziala-Etiopia

Uztailaren 28an 18:00etan, Easo plazan. Etiopiako Fekat Circus taldea, 2017ko biran Donostiara dator Afrikako indar eta pasioz betetako ikuskizunarekin

Fekat Circus - Zirku Soziala-Etiopia img

Zirku, kontorsionismo, akrobazia eta malabar ikuskizuna, Etiopiatik datorren Fekat Circus taldeko 8 artistekin.Erritmo, teknika, trebezia eta umorez betetako ikuskizuna; islatzen duen indar, pasio eta bizitasunak ez du inor hotz uzten.
 
Fekat Circusek 12 urte darama Etiopian, eraldaketa sozialerako proiektu hau garatzen. Zirku eskola honetan urtero bazterketa arriskuan dauden 250 umek baino gehiagok duintasunez bizitzeko beste modu bat aurkitzen dute.
 
Horrez gain, euren hiriko ospitaleetan dauden ehunka umeei irribarrea eta esperantza eramaten dizkiete.