Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Zirko Gala Solidarioa. 2015

Check Point Clown

Zirko Gala Solidarioa. img

Pallasos en Rebeldiaren zirku konprometitu eta solidarioa Donostiako Aste Nagusira datorkigu, eta zirkua, barre algarak eta clown saioak eskainiko dizkiguten Martellini Circus, Zirika Zirkus, Permin Mañifikue, Badut Taldea, Iraitz Lizarraga Hankazgora, Maider Yabar Buruz Behera eta Xuria Ex-presa-Mente taldeekin gozatu ahal izango dugu. Gala Ainhoa Juanizek aurkeztuko du.
 
Jardunaldi honen barne, Check Point bat egongo da instalatuta, palestinar herria Israelgo Estatuaren okupaziopean pairatzen ari den basakeria salatzeko. Baina oraingoan Pallasos en Rebeldiaren sudur gorriek animatutako Check Point Clowna izango da.
 
Palestinako herriaren aldeko elkartasunezko jardunaldi honekin, Donostiako udalak bere languntza eskaini nahi dio Pallasos en Rebeldia taldeari, palestinar herritarrei poza eta itxaropena eramaten jarraitu ahal izan dezaten.
 
Galan zehar  zeinu hizkuntzako interprete bat egongo da.
 

Informazio gehiago hemen