Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Zaporeak GKEko elkartasun Adierazpen Instituzionala

Lesbos uhartean Zaporeak GKEko kideek jasandako erasoa dela-eta, erakunde adierazpena

Zaporeak   GKEko elkartasun Adierazpen Instituzionala img

1.- Donostiako Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeko boluntarioen kontra faxista taldeek egindako erasoa.

2.- Donostiako Udalak babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Lesbos uhartean erasoa jasandako herritarrei eta Zaporeak-eko zein Grezian errefuxiatuen alde lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kideei. Era berean, babes juridiko eta soziala eta laguntza eskainiko die Grezian faxista taldeek erasotutako donostiarrei.

3.- Donostiako Udalak faxismoaren eta arrazakeriaren kontrako bere konpromisoa berresten du. Ildo honetatik, babesa adierazten die faxismoaren, xenofobiaren eta bestelako intolerantzia moduen aurka borrokatzen duten gizarte zibileko kolektibo eta erakundeei.

4.- Donostiako Udalak asilo politika berribat eskatzen dio Europar Batasunari, giza eskubideetan, justizian eta elkartasunean oinarritua, eta horretarako, neurri eraginkor eta koherenteak har ditzala”.