Eduki publikatzailea

Ongi bizitzeko eraikuntza ekofeminismotik. 2017

Proiektu honen xedea da trukerako, gaitzeko, salaketarako eta eragina izateko emakumeen arteko guneak sortzea, batez ere Ekuadorren.

Ongi bizitzeko eraikuntza ekofeminismotik. 2017 img

Ikuspegi ekofeminista batetik lan egingo da, lurraldeetan gertatzen ari denari buruzko informazioa eman ahal izateko, nekazarien eta indigenen komunitateei erauzketa jarduerei aurre egiteko tresnak emateko, eta emakumeek erauzketa testuinguruetan bizi dituzten egoerak ezagutarazteko, haiek komunitateen baitan eta erauzketa industriaren aurrean duten posizioa sendotze aldera.

Aurkeztutako proposamenak, halaber, emakumeak eta Emakumeen Latinoamerikako Sareko kide diren erakundeen arteko loturak sendotu nahi ditu, batera lan egin dezaten emakumeek erauzketa jardueren ondorioz bizi dituzten egoerak ikusarazteko.

Donostiako Udala: 48.635 €
Entitatea:

Setem