Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Soldepaz, Biladi, Paz con Dignidad, Paz y Solidaridad. 2015 2015

Palestinako erresistentziaren kultura donostia 2016 europako hiriburutzara ekartzea. 2016

Soldepaz, Biladi, Paz con Dignidad, Paz y Solidaridad. 2015 img

Proiektu honen helburua da palestinar kultura ikusgai egitea eta donostiarrei gerturatzea, Donostian 2016. urtean Europako kultur hiriburu gisa sortuko diren espazioak eta sinergiak baliatuz.

Era berean, proiektuaren helburua da Palestinarekiko elkartasun sareak indartzea eta finkatzea, batez ere Donostian. Proiektu honetan, Palestinarekin lotutako hainbat kultur jarduera egingo ditugu, eta horien bidez nabarmenduko dugu zer garrantzitsua den palestinar kultura erakustea eta ezagutzea berori zaintzeko eta Israelen okupazioaren eta kolonialismoaren aurka erresistentzia egiteko modu gisa.

Jarduerak hauek izango dira: Palestinako kultur ordezkaritza batek bisita egitea Donostiako ordezkariei eta kultura, hezkuntza eta gizarte arloko erakunde eta zentroei; Palestinako emakumeen film eta dokumental batzuk erakustea; Palestinako egutegian garrantzitsuak diren lau kultur ospakizun gogora ekartzea eta euskarara itzultzea Israelgo Estatuaren aurkako boikotaren, desinbertsioaren eta zigorren aldeko kanpainari buruzko gida.

Zenbatekoa: 41.806 €
Donostiako Udala: 29.926 €
Entitatea:

Sodepaz

Biladi

Paz con dignidad

Paz y Solidaridad