Eduki publikatzailea

Setem. 2014

Indarkeria matxistak aurre egiten kontsumo kritiko, arduratsu eta eradaltzaile baten bitartez lekuko zein hegoaldeko erakundez baliaturik

Setem. 2014 img

Proiektu honen helburua da zehaztea zer kontzeptu esparru dagoen indarkeria matxisten eta kontsumoaren artean, bai eta euskal herritarrek hori nola hautematen duten ere, azken urteetan sortutako udalerri etikoen sareko kide diren entitateei helarazteko.

Modu horretara, praktikan jarri ahal izango dira ikaskuntza eta ekintza proposamen zehatzak, betiere erreprodukzioa ez eta ikuspegi feminista oinarri duten beste kontsumo eredu batzuk bermatuko dutenak.

Beharrezkoa da logika matxistaren arabera egitea kontsumoaren lehen kontzeptualizazio hori, zer indarkeria sinboliko eta estruktural egon daitezkeen identifikatzeko eta, hala, erakunde guztien artean zehaztu ahal izateko zer ekintza esparru dauden eta horiek gizartean eragiteko jarduera bihurtzeko Donostian.

Beraz, kontua da errealitatea aztertzeko prozesu batetik abiatzea (ikerketa), haren gainean jarduteko (ekintza), eta azterlan horretan objektu diren pertsonak subjektu ere izatea, hau da, aukera izan dezatela ikertu beharreko arazoak definitzeko, lan prozesuan bete-betean laguntzeko eta inplementazioaren protagonista izateko (parte hartzea), kontsumo eredu alternatiboak lortuz horrela.

Zenbatekoa: 111.166 €
Donostiako Udala: 16.994 €
Entitatea:

Setem Hego Haizea