Eduki publikatzailea

Mundubat. 2014

Nazioarteko sostengu sareak sortzea, palestinan nazioarteko zuzenbide humanitarioari eginikos Internacional Humanitario en Palestina.

Mundubat. 2014 img

Proiektu honen helburua da bake prozesuetako elementuak bilatzea, subjektu sozialen esparru eta eskaeren arabera, iraganean nahiz orainaldian eredugarritzat jotako akordioak aintzat hartuta. Gizartea eraikitzeko guneak izango dira, baina aldarrikapen eraldatzaileak ere egingo dituztenak, justizia, erreparazioa, ekitatea eta herri ahalduntzea lortzeko aldaketei bide emanez.

Asmoa da proposatutako jardueren bidez gogoetak batzea, esperientziak trukatzea, elkartasuna eta komunikazio alternatiboa lantzea, gatazkei erantzuteko sortutako ekimen zibiletan jarriz begirada; halakoetan, izan ere, gertaera berriak sortzen dira, eta irtenbideak bilatzeko orduan jendeak zuzenean parte hartzea bilatzen da, aintzat hartuz haien beharrak eta, bereziki, emakumeen eskubideak eta gatazka armatuetan bizi direnen egoera; horrez gain, hala prozesuek irauten duten bitartean nola amaitzen direnean aldarrikapenak nola geratu diren ere hartzen da kontuan.

 Eskubideen ikuspegi ahalik eta osoena izango dugu. Gutxienez, hiru eremu hauetan: generoa, lurraldea eta zer justizia egiten den giza eskubideak urratzen direnean.

Zenbatekoa: 36.552 €
Donostiako Udala: 27.853 €
Entitatea:

Mundubat