Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Emáus y Mugarik Gabe. 2014

Saretuz sarea: Donostiako herri kulturaz, jaiez eta ospakizunez gozatzeko beste aukera batzuk, kontsumo zentzuduna, arduratsua eta eraldaltzailea oinarri.

Emáus y Mugarik Gabe. 2014 img

Proiektu hau garapenerako hezkuntza alorreko proiektua da, Kontsumo Kontziente eta Arduratsuari (KKA) buruzkoa, generoaren ikuspuntuan eta ikuspuntu global-lokalean oinarritua. Donostian gauzatuko da.

Proiektuak Saretuz Sareak Donostian KKAren inguruan hasitako sareko lana indartu nahi du, sakonean eragitea eta etengabe berritzea dituela horretarako estrategia; aurten, KKAren alor espezifiko bat hartuko dugu ardatz: Donostiako herri kultura, jaiak eta ospakizunak; gainera, sareko lana indartuko dugu, eta Saretuz sareko taldeen gaikuntza eraldatzailea landuko dugu, ahalduntze ekitatiboko jarrera eta gaitasunak izan ditzaten.

Lan metodologia guztiak erakutsiko dizkiegu parte hartzaileei, eta Costa Ricako Alforja Sareko Ikasketa eta Argitalpen Zentroaren aholkularitza izango dugu.

Zenbatekoa: 36.793 €
Donostiako Udala: 27.743 €
Entitatea:

Emaus Fundación Social

Mugarik Gabe