Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Natura defendatzen duten emakumeen ahalduntzea.Ecuador. 2020

Emakume defendatzaileek giza eskubideen eta naturaren eskubideen galdagarritasuna gidatzen dute, ahalduntze ekonomiko eta sozialetik abiatuta

Natura defendatzen duten emakumeen ahalduntzea.Ecuador. 2020 img

Proiektuaren helburua da natura defendatzen duten emakumeak ahalduntzea, giza eskubideen eta naturaren eskubideen galdagarritasuna sustatzeko.

Horretarako, haien baldintza ekonomiko eta sozialak sendotzeko ahalegina egiten da, bidezko merkataritza helmuga duen eskulangintzari eta elikagaien ekoizpenari lotutako ekimenak garatuz. Kultura-identitatea sustatu nahi da, Ekuatore plurinazionalaren eta plurikulturalean, eta bertako hizkuntzen erabilera bultzatu.

Gizarte-antolaketa, bozeramailetzak eta lurraldeetan eragin politikoa duten ekintzak indartzea eta bultzatzea, tokiko, estatuko eta nazioarteko defendatzaileen artikulazioak eta sareak aktibatuz eta sustatuz.

Beste eginkizunetako bat da lurraldeen erabilerari eta jomugari buruzko erabakietan parte hartzeko prozesuei lagun egitea, eta, horretarako, herri-kontsultak bultzatzea, kanpainak sustatuz.

Natura defendatzen duten emakumeei gaikuntza ematea, giza eskubideak, DESCA (Eskubide Ekonomiko, Sozial, Kultural eta Ingurumenekoak), eskubide kolektiboak eta emakumeen eskubideak urratzen dituzten politika publikoetan eragina izan dezaten.

Donostiako Udala: 47.840 €
Entitatea:

Setem Hego Haizea