Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Alboan Fundazioa, R.D. Congo. 2015

Bakearen eta lekuko parte-hartzearen eragileak diren gizonak eta emakumeak, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko emakumeen eskubideak bermatzeko.

Alboan Fundazioa, R.D. Congo. 2015 img

Proiektu hau Kongoko Errepublika Demokratikoko Ekialdean deszentralizazioa lortzeko, bakea eraikitzeko eta emak umeen eskubideak errespetatzeko prozesuan sartzen da.

Erronka 420 pertsonari (% 70 emakumeak) prestakuntza ematea da, NBSK-ren nazioarteko ebazpenak ezagutzeko eta, hain zuzen ere, Emakumea, Bakea eta Segurtasuna deritzon 1325. ebazpenaz jabe egiteko eta elkarrizketa sozialeko prozesuetan inplikatuz, ebazpen hori euren herrialdean indarrean jarri ahal izateko.

Hortaz, prestakuntza esparruak bideratzeaz gain, gizarte-proposamenak egiteko eta ikuskatze-lanetan aritzeko eremuak ere hedatu nahi dira, emakumeen eskubideen eta bakean bizitzeko eskubidearen agenda tokiko Garapen Planetan sartzeko, probintziako herri administrazioaren ordezkariekin batera.

Azken finean, emakumeen ikuspuntua aldatu nahi da eta orain biktimatzat jotzen diren Kongoko emakumeak protagonista eta bakearen eta parte-hartzearen eragile bihurtzea, tokiko gobernagarritasunaren eta lurraldeen kudeaketa iraunkorraren barne.

Zenbatekoa: 72.285 €
Donostiako Udala: 49.592 €
Entitatea:

Alboan Fundazioa

Entitate lokala:

Sinergia de la Mujeres por las víctimas de las violencia sexuales