Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Preso politiko palestinarren Giza Eskubideak defendatzea. 2017
Lege aholkularitza, prestakuntza eta ordezkaritza ematea palestinako presoei eta haien familiei, batez ere gazteei.
Addameer elkarteak egiten duen landa lanari lagunduko diogu hiru ekintza nagusi ardatz hartuta:
• Lege laguntza preso politikoei eta haien senideei, Legezko Programako abokatuen lanari esker.
• Gazte aktibistei Giza Eskubideen babesaren eta eskubide urraketen salaketaren alorreko prestakuntza ematea.
• Addameer elkarteak Giza Eskubideen urraketari buruz egindako dokumentuak eta txostenak zabaltzea, kartzeletan eta populazio palestinarrarentzat, oro har.
Salaketa lanerako, bi ildo nagusiri jarraituko diegu: bertako eta nazioarteko komunitatea informatzea eta sentsibilizatzea GKE palestinarraren bidez, eta kexa ofizialak aurkeztea Nazio Batuen kontrol erakundeen aurrean.
Donostiako Udala: | 48.653 € |
---|---|
Entitatea: |