Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Indarkeria matxisten aurka (INDIA). 2020
Sareak ehuntzen eta indarkeria matxisten aurkako erresilientziak sendotzen (INDIA)
Proiektuaren bidez, indarkeria matxistei aurre egiteko eta indarkeria eragiten duten kausak salatzeko tresnak eta gaitasunak eman nahi zaizkie emakumeei, bai indarkeria sotila eta ikusezina bada, bai ageriko eta esplizitua bada.
Bangaloreko emakumeek jasaten dituzten errealitate desberdinei erreparatuz −izan ere, han generoari beste hainbat elementu eransten zaizkio (kasta, klasea, kultura, erlijioa...)−, intersekzionalitatetik lan egingo da, emakumeen ahalduntzean zentratuta, emakumeak indarkerien aurka borrokatzeko eragile endogeno diren aldetik, eta sareetan antolatzea sustatuko da. Horren osagarri, hezkuntza ez-formaleko ekintzak eta komunitateko eragileak (gizonezkoak, gazteak, enpresak) sentsibilizatzeko ekintzak egingo dira, bai eta eragin politikoko ekintzak ere.
Hori guztia ikuspegi eko-feminista nabarmen batetik.
Donostiako Udala: | 48.479 € |
---|---|
Entitatea: |