Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Oinarriak eta Prozedura 2019

 2022ko Oinarriak eta Prozedura 

Honako deialdi honen helburua da diru laguntzak plazaratzea konkurrentzia librean, genero ekitatea, ekologia eta gizarte iraunkortasuna eta giza eskubideak zeharkakotasunez sustatzen dituzten garapenerako lankidetza, sentsibilizazioa eta gizarte eraldaketarako hezkuntzari lotutako proiektuak gauzatzeko.

 

Ultimas Subvenciones

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza eta lankidetzako proiektuak

Eduki publikatzailea

Setem Hego Haizea(El Salvador). 2014
Zenbatekoa: 58.847 €
'Setem Hego Haizea(El Salvador). 2014' irudia
Proiektu honen helburua El Salvadorreko ehungintzako maquiletan jarduten duten langile brodatzaileen politika sendotzea da.

Alboan (Guatemala). 2014
Zenbatekoa: 42.145 €
'Alboan (Guatemala). 2014' irudia
Proiektuaren helburua Guatemalako Iparraldeko Ixcan udalerriko komunitate indigenetako emakumeen taldeen eta liderren ahalduntzea sendotzea da, emakumeok jasan ohi duten indarkeriari aurrea hartzeko eta euren lurra defendatzeko hango bizimoduaren eta mundua ikusteko eraren aurkako megaproiektuetatik.

Paz y Solidaridad (Bolivia). 2014
Zenbatekoa: 58.901 €
'Paz y Solidaridad (Bolivia).  2014' irudia
Proiektu horren bidez, emakume indigena nekazariek San Pedro udalerriko tokiko garapenerako politiken diseinuan eta gauzatzean indarkeriarik gabe eragiteko aukerak areagotu egingo dira.

Calcuta Ondoan (Indian). 2014
Zenbatekoa: 58.889 €
'Calcuta Ondoan (Indian).  2014' irudia
Lehengo helburuekin jarraitzea proposatzen du, besteak beste, tratu txarrak jasan dituzten emakumeei babesa, arreta eta aholkuak ematea, kanpainak, presio taldeak eta abokatuak eskaintzea, emakumeak babestu beharko lituzketen legeak eraginkorki bete eta hobe daitezen, eta familian eta komunitatean sortzen diren gatazkak konpontzeko jarduerak eta aholku psikologikoak eskaintzea eta Emakumeentzako Auzitegiak eta Beltzezko Emakumeak eta antzeko ekim ...

Ahalduntzea eraldatzeko! Santa Cruz, Bolivia. 2020
Zenbatekoa: 35.101 €
'Ahalduntzea eraldatzeko! Santa Cruz, Bolivia. 2020' irudia
Emakumeen eskubideak babesteko sistema nazionalaren hauskortasunaren aurrean, eta Estatuaren Konstituzio Politiko Berria eta arau-esparru bat dauden arren −haiek aitortzen dute neskek, nerabeek, gazteek eta emakumeek eskubidea dutela indarkeriarik gabeko bizitza bat izateko−, aurrerapenak ez dira ekintza bihurtzen

Elikadura-burujabetza bermea, El Salvadorren. 2020
Zenbatekoa: 67.871 €
'Elikadura-burujabetza bermea, El Salvadorren. 2020' irudia
Proposamen honek agroekologia eta elikadura-burujabetza sustatzen lagunduko du. Ekimen hau alternatiba izan nahi du El Salvadorreko landa-eremuko erakunde komunitarioetako emakume nekazarien justizia klimatikoaren aldeko borrokan.

Haurralde (Mozambique). 2014
Zenbatekoa: 58.921 €
'Haurralde (Mozambique).  2014' irudia
Proiektu honen helburua kalteberatasun egoeran dauden emakumeek bizitza kalitatea eta ongizatea areagotzeko esparruak sortzea da.