Breadcrumb

Cabecera reducida

Donostia - Inaugurazio ofiziala

informazioa kenduta

Pasatu da 2016aren inaugurazio ekitaldiko dokumentu honen balio aldia. Informazio hori kenduta dago webetik.

Transporte público / servicios especiales

Garraio publikoa / zerbitzu bereziak / Renfe deskontuak

 

Ekitaldi nagusira garraio publikoz erosotasunez hurbiltzeko, autobusek zein trenek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte, batetik bestera modu erosoan mugitzeko. Gauean ere zenbait zerbitzuren ordutegia luzatuko da.

 

Dbus irudia Dbus

Urtarrilaren 20tik 24ra bitartean egingo diren ekitaldiak direla eta, Dbusek hainbat aldaketa egingo ditu bere autobusen ibilbide eta geltokien eta linea batzuen zerbitzuak indartuko ditu.  

 

Illunbeko aparkalekua-Antso Jakintuna doako lotura zerbitzua

Larunbatean, urtarrilaren 23an, Dbusek lotura autobus zerbitzu bat eskainiko du doan Illunbeko aparkalekutik (Poliklinikako errepide zaharra). Zerbitzua 17:00etatik 00:00ak artean egongo da martxan 15 minutuko maiztasunez.

Behin-behineko 3 geltoki prestatuko dira Poliklinikako errepide zaharrean. Horrez gain, bai Poliklinikan bai Begiristain doktorea kalean, 28-Amara-Ospitaleak linearen ohiko zerbitzuak egongo dira 7-8 minutuan behin. 

 

Lotura autobusak ibilbide hau egingo du:

  • Illunbe-Poliklinikako errepidea 1-Poliklinikako errepidea 2-Poliklinikako errepidea 3-Begiristain II-Antso Jakintuna 11 (20 min.)
  • Antso Jakituna 11-Illunbe (10 min. Errondo pasealekutik eta Mendeaurrenaren plazan buelta emanda).

 

Ordutegiak:

  • Irteerak ILLUNBEtik: 17:00etatik 20:00ak artean, 15 minutuan behin.
  • Irteerak ANTSO JAKITUNA 11tik: 20:00etatik 00:00ak artean, 15 mintutuan behin.

 

[ORDUTEGIA ETA ZERBITZU BEREZIAK] 

www.dbus.eus

 

Lurraldebus ikonoa Lurraldebus 

DSS2016 inauguratzeko urtarrilaren 20tik 24ra bitartean egingo diren ekitaldiak direla eta, hainbat aldaketa egingo dira autobusen ibilbide eta geltokietan. Garrantzitsuenak urtarrilaren 23an, 17:00-22:00 artean izango dira.

 

  • TSS:T5, Eukotren: UK09 UK10, Guipuzcoana UK01: Askatasun Hiribideko geltokia ez da egingo. Ordezkoa Zubieta kaleko 14a izango da.
  • Garayar, G1: Easo kalea, Askatasunaren Hiribidetik, Okendora. Buelta: ohiko ibilbidea
  • Garayar, G2: San Martin kalea, Easo kalea, Askatasunaren Hiribidetik, Okendo. Buelta: ohiko ibilbidea
  • HASA: A2/A1: Eustasio Amilibia, Antso Jakintuna, Easo kalea eta Askatasunaren Hiribidetik Okendora. Buelta: ohiko ibilbidea
  • E21 (Ekialdebus): Loiolako Erribera, Eustasio Amilibia, Antso Jakintuna, Easo kalea, Askatasunaren Hiribidetik, Gipuzkoa plaza
  • E01, E02, E05 (Ekialdebus): Zurriolatik, Gipuzkoa plaza / E08 eta E09: Zurriolatik Legazpi kalea (bukaera eta hasiera). Buelta: ohiko ibilbidea
  • Zerbitzuen funtzionamendu normalari eragingo diote aldaketa horiek eta atzerapenak izan daitezke.

www.lurraldebus.eus

 

Euskotren ikonoa Euskotren

Euskotrenek bere zerbitzuak bikoiztuko ditu (orduero egongo dira), gainera gaueko zerbitzuak indartuko ditu eta kostako linean gaueko zerbitzuak izango dira. 

 

Ordutegiak eta zerbitzu bereziak

 

www.euskotren.eus/eu/euskotren

 

Renfe ikonoa Renfe-Adif

Renfek gaueko zerbitzu berezi osagarriak gehituko ditu 21:30etik aurrera 00:30ak artean.

  • Brinkola norabidean: 21:30etatik aurrera 20 minuturo 22:50ak arte. 00:20etan izango da azkena; 21:30, 21:50, 22:10, 22:30, 22:50, 23:40 eta 00:20.
  • Irun norabidean: 21:30etatik aurrera; 21:48, 22:15, 22:40, 23:10, 23:35, 00:05 eta 00:30. 
  
 
"HIRIBURUTZA" DESKONTU BEREZIAK -%40
 
Hiriburutza dela eta, urtarrilaren 18tik 26ra Renfek eskainitako deskontu bereziak aprobetxatu nahi badituzu, argibideak jarraitu: 
  1. www.renfe.com-en sartu. Jatorria, helmuga eta eguna aukeratu. Bilatu.
  2. Bilaketaren emaitzetan, pantailaren eskuinaldean, "Accede desde este ENLACE a más opciones de compra". Hor klik egin. 
  3. Zure trena aukeratu, soilik "Flexible" (F) tarifadunak markatuz. Promo edo Promo + tarifek ez dute deskonturik. Jarraitu.
  4. "Tarifas y descuentos disponibles"-en "Congresos/eventos" aukeratu eta kodigoa edo baimen zenbakia sartu 401604761. "Recalcular el precio de la compra" sakatu. 
  5. Ordainketa prozesua amaitu eta kitto.
  6. Ezinbestekoa da hurrengo dokumentua inprimatuta aurkeztea: "Autorización de Descuento".