Cabecera reducida

Donostia - Inaugurazio ofiziala

informazioa kenduta

Pasatu da 2016aren inaugurazio ekitaldiko dokumentu honen balio aldia. Informazio hori kenduta dago webetik.

Residentes

Bertakoentzako informazioa

 

Urtarrilaren 23an, 17:00etatik aurrera trafikoarentzat erabilezin geratuko dira honako zubi hauek: Santa Katalina, Maria Cristina (aurrez itxita), Mundaiz eta Agirre Lehendakaria (Bizkaia pasealekuaren noranzkoan).

 

  • Egoiliarrak / 1.1 Sektoreko bertakoak: hiriaren ekialdetik bakarrik izango dute sarbidea.

  • Egoiliarrak/1.2 Sektoreko bertakoak: 18:30ak arte sartzeko aukera izango dute. 18:30etatik aurrera, Easo eta Antigua artean dauden kaleetako egoiliarrek bakarrik izango dute mendebaldetik sarrera.
  • Egoiliarrak (sektore hau 1.2 sektorearen barruan sartua dagoen arren, ibilgailu batzuek adierazitako sektore horretako bineta dute)/1.3 Sektoreko bertakoak: 18:30ak arte sartzeko aukera izango dute.
  • Egoiliarrak /1.4 Sektoreko bertakoak: sarbidea libre, baina 18:30etatik aurrera Aiete ingurutik San Roken barrena bakarrik sartu ahal izango dira. 
  • Egoiliarrak / 1.5 Setoreko bertakoak: sarbidea libre, baina 18:30etatik aurrera Pio XII.-Zuaznabar-Bizkaia Pasealekua-Azpeitia kaleetatik barrena sartu ahal izango dira. 
  • 2.1 eta 2.2 Sektoreko bertakoak/egoilarrak: ekialdetik bakarrik izango dute sarbidea (Jose Elosegi / Ategorrieta-Intxaurrondo). 

  • 2.3 Sektoreko bertakoak/egoilarrak: 18:30ak arte, bai Grosetik edo bai Egiatik ere, baina hortik aurrera debekatua egongo da (Frantzia Pasealekuko garaje komunitarioek izan ezik). 

 

18:30etatik aurrera, ezingo da hiriaren ekialdetik hiriko kaleetatik barrena sartu.

17:00etatik aurrera itxita egongo dira ondorengo sarbideak:

  • Loiolako Erribera-Pablo Sarasate
  • Urumeako autobidea
  • Askatasunaren hiribidea, 20
  • Frantzia Pasealekua-Federico Garcia Lorca Pasealekua-Urumea Pasealekua

 

Baimen honek eragindako auzotarrak ahalduntzen ditu ibilgailuak aparkatzeko dena delako beste sektoreko TAO ezaugarriaren jabe direnen baldintza beretan.

Nahitaez ordaindu beharra dagoen guneetan (15 guneak), ostera, ez dute doan aparkatzerik izango araupeko ordutegian. Hauexek dira kaleak:

 

  • 1.1 Sektorea: Salamanca pasealekua
  • 1.2 Sektorea (Zentroa): Urbieta, Fuenterrabia, Bergara eta Arrasate
  • 2.1 Sektorea (Gros): Secundino Esnaola, Gran Via
  • 4.1 Sektorea (Antiguo): Matia, Ondarbide, Sukia
  • 4.4 Sektorea (Benta Berri): Karmelo Etxegarai, R.Mª Azkue
  • 4.7 Sektorea (Errotaburu): Xabier Lizardi, Balentegi, Errotaburu pasealekua eta Orixe pasealekuaren arteko zirkuitua
  • 5.1 Sektorea (Amara Berri): Jose Mª Salaberria (P.M. Colado - Errondo pasealekua), Isabel II, Carlos I (bakoitiak), Irun plaza

Baimen hau edukiko dute 2016ko urtarrilaren 22tik (ostirala), urtarrilaren 25 arte (astelehena).