Isuri Gutxiko Eremua (IGE) hiriko eremu jakin bat da, non kutsadura-maila handiko ibilgailuen zirkulazioa mugatzen den, airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko.
Hona hemen Donostiarako zehaztutako Isuri Gutxiko Eremuaren mapa (2024aren amaieran jarriko da indarrean):
* Araba Parkearen eta Santa Katalina Zubiaren artean (Gernikako Arbolaren Pasealekua / Foruen Pasealekua) Urumea ibaiaren ondotik doan bidea IGEtik kanpo geratzen da.
Galderak eta erantzunak:
Isuri Gutxiko Eremua, IGE izenez ere ezaguna, Donostiako 2024-2029 Mugikortasun Planean jasotako ekintza ugarietako bat da.
Isuri Gutxiko Eremua hiriko eremu jakin bat da, non kutsadura-maila handiko ibilgailuen zirkulazioa mugatzen den, airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko.
IGEa Donostiako 2024-2029 Mugikortasun Planean jasotako ekintza ugarietako bat da, eta bere helburu zehatzak honako hauek dira:
- Airearen kalitatea hobetzea.
- Klima-aldaketa arintzea.
- Kalitate akustikoko helburuak betetzea
- Garraiobide jasangarriagoetarako aldaketa modala sustatzea
Europako araudiko lege bat dela eta: 7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa. Lege horrek 50.000 biztanletik gorako udalerriak behartzen ditu mugikortasunaren ondoriozko isuriak murrizteko neurriak hartzera.
IGEak 1,2km2-ko azalera izango du, hori baita ibilgailuen zirkulazio-kontzentrazio handiena duen hiri-eremua. Eremu horretako distantziarik luzeena 20 minutu-koa da oinez.
IGEa, joan-etorri gehien dituen eremua izateaz gain, trafikoak eragindako kutsatzaile atmosferikoen kontzentrazio handienak dituen eremua ere bada.
Hiriko airearen kalitatea neurtzeko estazioen artean, Easoko estazioak du airearen kalitate-mailarik txarrena (nitrogeno dio-xidoaren maila altuagoak).
IGE proiektua donostiarrekin adosten ari da, eta exekutatu eta inplementatu aurreko hainbat etapa ditu. Gaur egun, ordenantza onartzeko izapidetze fasean gaude.
Espero da IGE arautuko duen ordenantza 2024 urtearen amaieran jartzea indarrean. Hau da, ordura arte ez da beharrezkoa izango murrizketak nahitaez betetzea.
Behin ordenantza onartzean, IGEren ezarpena prozesu mailakatua eta progresiboa izango da, biztanleriak aukera izan dezan pixkanaka errealitate berrira egokitzeko.
Prozesu mailakatu hori bi fasetan egingo da, eta horietako bakoitza 3 urtetan. Fase bakoitzak murrizketa jakin batzuk izango ditu. Lehen fasea 2024-2027 aldian egingo da, eta bigarrena 2028-2030 aldian.
IGEn sartu baino lehen, aurretiko abisuzko seinaleak ikusiko dituzu, eta horiek eremuan sartzeko mugak jakinaraziko dizkizute, eremuan sartzea saihets dezazun.
Eremurako sarbideetan, kamerak egongo dira, matrikulak automatikoki irakurtzeko, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) datu-baseekin alderatuko dituzte, ibilgailua mugatutako eremura sar daitekeen ala ez egiaztatzeko.
Ez. Ez da beharrezkoa izango inolako etiketa edo bereizgarririk jartzea, baina bai jakitea Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) zein kategoriatakoa den zure ibilgailua, IGEan sar zaitezkeen ala ez jakiteko.
Webgune honetan kontsulta dezakezu zure ibilgailuaren ingurumen-sailkapena (gaztelaniaz): https://sede.dgt.gob.es/es/vehiculos/informacion-de-vehiculos/distintivo-ambiental/
- Lehenengo fasean (2024-2027), ingurumen-etiketarik gabeko ibilgailuek ezingo dute IGEan sartu. Kalkuluen arabera, hiriko ibilgailuen % 14ri eragingo dio gutxi gorabehera.
- Bigarren fasean (2028-2030), ingurumen-etiketarik gabeko ibilgailuei eta B etiketadun ibilgailuei mugatuko zaie sarbidea.
IGErako sarbide askea izango dute ingurumen bereizgarriren bat duten ibilgailuek, hau da, CERO, ECO, C eta B etiketa duten ibilgailuek.
Zehazki:
- Bizikletak, pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak, beste ziklo batzuk eta mugikortasun pertsonalerako ibilgailuak (patineteak | MPI).
- CERO, ECO, C eta B kategorietako ingurumen-bereizgarriak dituzten ibilgailu motordun eta ziklomotorrak. Bigarren fasetik aurrera, B bereizgarridun ibilgailuei sarbidea mugatuko zaie.
- Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) historikotzat jotzen dituen ibilgailu motordunak.
Baimendutakoen kategorian sartzen ez diren ibilgailuek eremuan sartzeko baimen bereziak eskatu ahal izango dituzte, baimen iraunkorrak zein puntualak.
Bai. Sarbide askekoak ez diren zenbait ibilgailu motordunek ez dute eskaerarik izapidetu beharko eremura sartzeko baimen iraunkorra lortzeko.
Honako hauek dira ingurumen-bereizgarririk ez izan arren IGEra sartu ahal izango diren ibilgailu motordunak:
- IGEaren lurralde eremuan bizi diren eta erroldatuta dauden pertsonen ibilgailuak, baldin eta TZNn erroldatutako helbidea ere lurralde eremu horri badagokio. Bigarren fasetik aurrera, bereizgarririk gabeko ibilgailu horien sarbidea mugatuko da IGEan, 70 urte beteak dituzten titularren ibilgailuak izan ezik, kasu horretan, ingurumen-bereizgarririk gabe sartu eta zirkulatu ahal izango dute.
- IGEaren lurralde eremuan bizi ez arren, IGEaren lurralde eremuan TAO arautua aparkatzeko salbuezpenezko araubideari lotutako baimenaren titularrak diren pertsonen ibilgailuak:
- Mugikortasun urriko (MM) pertsonen ibilgailuak.
- Jarduera ekonomikoei lotutako ibilgailuak.
- Taxiak eta gidaria duten garraio ibilgailuak (GTI). Bigarren fasetik aurrera ingurumen bereizgarririk gabeko ibilgailuen sarbidea mugatuko da.
Sarbide askea ez duten beste ibilgailu motordun batzuek baimen bereziaren eskaera izapidetu beharko dute eremura sartu ahal izateko.
1. Sarbide iraunkorreko baimenarekin:
- Mugikortasun urriko Europako txartela duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuak. Pertsona bakoitzeko bi ibilgailu baimendu ahal izango dira gehienez. Baimenak ez du denbora mugarik izango.
- Zerbitzu publikoak eta/edo interes orokorreko zerbitzuak, ekonomikoak (garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak...) nahiz sozialak edo ez-ekonomikoak (polizia, osasuna...) emateko IGEan sartzea beharrezkoa duten ibilgailuak. Eskaera bakarra egitea nahikoa da baimen iraunkorra lortzeko.
2. Aldi jakin baterako sartzeko baimenarekin:
- IGEaren lurralde eremuan gozamen erregimenean, "renting", "leasing", errentamenduan, gauzazko ordainsarietan edo ordezko ibilgailu gisa erroldatuta dauden pertsonek dituzten ibilgailuak. Urtean behin eskatu beharko da baimena.
- IGEan kokatutako garaje plazen jabetzako titularren ibilgailuak, bai eta emakida-araubideko titularrenak ere. Fase bakoitzeko baimen-eskaera bat egin beharko da
- Bide publikoa erabiltzeko edo okupatzeko udal baimena duten ibilgailuak, bai eta beste administrazio publiko baten baimena dutenak ere -bere eskumeneko eremuan- IGEra sartzeko. Sartzeko baimena bide publikoa okupatzeko edo IGEra sartzeko baimendutako denborarako emango da.
- Mugikortasun urria eta/edo mendekotasuna duten pertsona hauei laguntzeko ibilgailuak:
- IGEan erroldatuta dauden 80 urtetik gorako pertsonak.
- IGEan erroldatutako pertsonak, jardueraren gaitasunen/mugen ebaluazioan (BLA) 3. baremoa justifikatuta dutenak. Mugikortasun urriko eta/edo mendekotasuneko pertsona bakoitzeko gehienez bi ibilgailu baimenduko dira, eta fase bakoitzeko baimen-eskaera bat egin beharko da.
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGG) jasotzen duten pertsonen titulartasuneko ibilgailuak. Fase bakoitzeko baimen-eskaera bat egin beharko da.
- Eremu horretan bizi diren pertsonek edo jarduera bertan kokatuta duten erakunde edo enpresek beren beharrak asetzeko (salgaiak banatu edo biltzeko -balioak edo funtsak barne-, mantentzeko edo konpontzeko lanak) oro har eska ditzaketen ohiko zerbitzuak edo zerbitzu errepikariak emateko IGEaren eremura sartzea beharrezkoa duten ibilgailuak. Lehenengo fasean, ingurumen- bereizgarririk gabeko ibilgailuek baimena eskatu beharko dute, eta baimen horrek lehenengo fase osorako balioko du.
- iGEan kokatutako jarduera ekonomikoen titularren ibilgailu mistoak edo industrialak. Fase bakoitzerako baimena eskatuko da.
- IGEaren lurralde eremuan bizi ez arren, IGEaren lurralde eremuan TAO arautua aparkatzeko salbuespenezko araubideari lotutako baimenaren titularrak diren pertsonen ibilgailuak: udako denboraldia. Udako denboraldi bakoitzeko baimen-eskaera bat egin beharko da.
- IGEan kokatutako Autoeskoletako ibilgailuak, gidatzeko praktikak egiteko. Lehenengo fasean, ingurumen bereizgarririk gabeko ibilgailuek baimena eskatu beharko dute, eta baimen horrek lehenengo fase osorako balioko du.
2. Unean uneko sartzeko baimena:
- Mugikortasun murriztua eta/edo aldi baterako mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko ibilgailuak, zerrendatuta daudenak:
- Erroldatutako pertsonak, mugikortasunaren aldi baterako murrizketa justifikazioarekin.
- Aldi baterako mugikortasuna murriztuta duten eta jarduera errepikakor bat ( lana, ikasketak, eta abar) IGEan egiten duten pertsonak.
- Eremu horretan bizi diren pertsonek edo beren beharrak asetzeko jarduera bertan kokatuta duten erakunde edo enpresek (salgaiak banatu edo jasotzea, mantentze-lanak edo konponketak) oro har eska ditzaketen zerbitzuak unean-unean bertan emateko IGEaren eremura sartzea beharrezkoa duten ibilgailuak. Berariaz eskatu beharko da sarbide bakoitzerako baimena. Bigarren fasetik aurrera, ez da emango IGEaren eremuan sartzeko baimenik bereizgarririk gabeko ibilgailuei.
- IGEan kokatutako ibilgailuak konpontzeko tailerretara doazen ibilgailuak. Kasu horretan, lantegi bakoitzaren titularrak baimena eskatu beharko dio Udalari baimendu behar diren matrikulen berri emateko, horretarako aplikazio espezifikoaren bidez, hala badagokio, zein egunetan baimendu behar diren zehaztuta.
- Itsasoko jarduerekin zerikusia duten pertsona juridikoen ibilgailuak, tamaina handiko materiala garraiatzeko IGEra sartu behar dutenean. Eskatutako sarbide bakoitzerako baimena berariaz eskatu beharko da.
Mugikortasun urriko pertsona bakoitzeko gehienez bi ibilgailu baimenduko dira. Baimenek hilabeteko balioa izango dute. Urte beraren barruan bigarren baimen bat eskatzean, justifikazio agiriak erantsi beharko dira.
4. Unean uneko sartzeko baimena larrialdi-kontuengatik:
- Sarbidea izan eta 48 ordura arte aurkeztutako eskabideak onartuko dira, urgentziazko arrazoiei lotuta eta osasun arrazoiengatik, atzeraezinezko konponketengatik eta antzekoengatik behar bezala arrazoituta.
- Salbuespen gisa eta interes orokorreko arrazoiengatik bakarrik, IGEra sartu eta zirkulatzeko baimena eman ahalko zaie beste ibilgailu batzuei, mugikortasunaren arloan eskumena duen zinegotzigoaren ebazpen arrazoituaren bidez.
Atzerriko ibilgailuetarako baldintzak Donostiako biztanleen ibilgailuentzat bezain murriztaileak izango dira gutxienez.
IGEra sartu ahal izateko, atzerriko matrikula duten ibilgailuek baimena eskatu beharko dute sartu arurretik, honako hauke adierazita: ibilgailuaren titularra, matrikula, ibilgailu mota, matrikulazio data, erregai mota eta fitza teknikoa.
Lehenengo fasean zehar eremura sartzeko baldintza minimoak honako hauek dira:
- 2004-07-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak.
- 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako turismo eta furgonetak.
- 2001-10-01etik aurrera matrikulatutako kamioi, autobus eta autokarrak eta gasolinazkoak edo 2006-10-01etik aurrera matrikulatutako dieselezkoak.
Bigarren fasean zehar eremura sartzeko baldintza minimoak honako hauek dira:
- 2007-01-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak.
- 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako gasolinazko turismo eta furgonetak, edo 2014-01-01etik aurrera matrikulatutako dieselezkoak.
- 2009-10-01etik aurrera matrikulatutako gasolinazko kamioi, autobus eta autokarrak, edo 2014-01-01etik aurrera matrikulatutako dieselezkoak.
2024 urtearen amaieran IGEa abian jartzen denerako, webgune bat sortuko da eskuragarri dauden baimenen kudeaketa guztiak izapidetu ahal izateko. Baimen-eskaerak eremuan sartu aurretik egin beharko dira beti, premiazko arrazoiak daudenean izan ezik, horiek ondorengo 48 orduetan aurkeztu ahal izango baitira.
Ordenantza indarrean sartzen denean, arau-hausteak 200 eurorainoko isunekin zigortuko dira.
Donostian IGE ezartzeak eragin positiboa izango du pertsonen osasunean eta planetaren jasangarritasunean. Onura garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Airearen kalitatea:
Airearen kalitateari buruzko Europako legerian aplikatuko diren mailetara iristea eta Osasunaren Mundu Erakundearen urteko estandarretara hurbiltzea. Urteko batez bestekoak: NO2rako 20 μg/m3, PM10erako 20 μg/m3 eta PM2,5erako 10 μg/m3.
Deskarbonizazioa
Berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 murriztea.
Zarata
65 dB(A) goiz eta arratsaldez, eta 55 dB(A) gauez.
Aldaketa modala
- Eguneko 14.250 joan-etorri gehiago egitea hiriaren barnean, jatorria edo helmuga IGE delarik (oinez eta bizikletaz).
- Eguneko 12.000 joan-etorri motorizatu pribatu murriztea, hiriaren barnekoak zein kanpokoak, jatorria eta/edo helmuga IGE delarik.
- Eguneko 14.500 joan-etorri gehiago egitea garraio publiko/multimodalean, hiriaren barnekoak zein kanpokoak, jatorria eta/edo helmuga IGE delarik.
Donostiako 2024-2029 Mugikortasun Plana (PDF) hiru hamarkadatan mugikortasunaren arloko estrategien eta ekintzen emaitza da.
Plan horren bidez, garraioak ingurumenean duen eragina murriztea da asmoa, eta, horretarako, hainbat helburu ezarri dira, hala nola hiriko mugikortasunak eragindako CO2 eta gas kutsatzaileen isuriak murriztea.
Hori lortzeko, planak funtsezko bost politika ditu ardatz:
- Bitarteko aktiboak lehenestea motordunen (pribatuak) gainetik
- Garraio publikoa birpentsatu eta sustatzea
- Hiri ingurune berriak
- Trafiko eskaria kudeatzea, mugikortasuna eraldatzeko
- Aparkatzeko dagoen tokia optimizatzea