Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kontu ematea

Kultur eskaintza

Kultur eskaintza

  • Aiete
  • Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean

Hiriko eragileekin eskuz esku antolatutako jaialdia da Literaktum. 2005 urtetik hasita, letren jaialdia izateaz gain egun dauden eztabaida gaiak biltzen ditu.

Hiriko auzo guztietan egiten dira ekitaldiak eta irakurketa sustatzeko helburuan ikusgarritasuna ematen dio publiko guztientzako ekimenak antolatuz

Nazioarteko idazleak ekartzeko bokazioa badu eta beste euskal hiriburuekin elkarlana egitekoa ere bai. Hiriak dituen festibal handien mailako ospea eta sona lortzea litzateke helburu nagusia urteen joan etorrian.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 490.000,00 €
Benetan gastatutakoa 396.000,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%75


Aurrerapen mailaren iturria: Aurreikusitako aurrekontutik gastatutako %

Ez du bukaera data jakinik. Urtez urte hobetzen joatea du helburu ( hiri guztian zehar, nazioarteko ahotsak, beste euskal hiriburu eta eragileekin elkarlana, urtean zehar presentzia eta komunikazio ikuspegitik ikusgarritasuna lantzea).
Jaialdia azaroan egiten da.

Mugarriak

  • 2019

    Hiriko eragile guztiekin elkarlana eta hiriko auzo guztietan presentzia izatea

  • 2020

    Pandemiagatik ez zen egiterik izan

  • 2021

    Nazioarteko ahotsak ekartzea

  • 2022

    Nazioarteko ahotsak eta urtean zehar ikusgarritasuna izatea era bateko eta besteko presentziak lortuz