Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kontu ematea

Kiroldegia Altzan

Kiroldegia Altzan

  • Altza
  • Hiri osasungarria

Altzako kiroldegia eraikitzea eta martxan jartzea.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 12.441.731,70 €
Benetan gastatutakoa 16.486.930,07 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Amaituta

Amiantoz kutsatutako lurrak zirela eta, atzerapen handia izan dute kiroldegia eraikitzeko lanak. Obrak izan diren bitartean ere, arazo asko sortu dira eta aurrekontua eta lana bukatzeko epeak zabaltzen joan dira. Tokiko Gobernu Batzordeak honako aldaketak onartu ditu:

- 2020ko ekainaren 30ean, % 4,68ko gehikuntza aurrekontuan eta 3 hilabeteko epe luzapena, 2021-03-29 arte.

- 2021eko maiatzaren 4ean, % 12,67ko gehikuntza aurrekontuan eta  3 hilabete eta erdiko epe luzapena, 2021-09-30 arte.

- 2021eko irailaren 21ean, 2 hilabeteko epe luzapena, 2021-11-30 arte.

- 2021eko azaroaren 23an, % 10,60ko gehikuntza aurrekontuan eta  2 hilabeteko epe luzapena, 2022-01-30 arte.

- 2022ko urtarrilaren 30ean,  hilabete bateko epe luzapena, 2022-02-28 arte.

​​​​​​Azkenik,  kiroldegiak ateak ireki dizkie herritarrei 2022ko apirilaren 20an.

Mugarriak

  • 2019

    Obren lizitazioa

    Obren hasiera

  • 2021

    Ekipamenduaren lizitazioa eta instalazioa

  • 2022

    Obren amaiera

    Kiroldegia abian jartzea