Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kontu ematea

Haizearen Orrazia

Haizearen Orrazia

  • Antiguo
  • Lurralde oreka eta kohesio jasangarria

Proiektu honen xedea da Haizearen Orraziaren plazan egin beharreko esku hartzeak definitzea, monumentu multzo kategoriarekin sailkatutako kultura ondasun izendatzeko espedientean zehaztutako irizpideak eta helburuak betetze aldera.
Esku hartzeak honako hauek dira:
- Granitoa garbitzea
- Plataforma irisgarritasun irizpideetara egokitzea
- Landareztatzea
- Argiztapena
- Saneamendua hobetzea
- Mendi hegala egonkortzeko lanak amaitzea

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 1.200.000,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Hasi gabe

Ingurunea Trantsizio Energetikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioaren emakida bakarrean dago, Haizearen Orrazia eta Tenis ingurua bi emakidetan banatzeko negoziazioetan ari da Udala.

Hori lortzen denean, proiektua bideratu ahal izango da.

2019ko amaieran, Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendatu zuen, kalifikazio gorena eta lehen urratsa, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Unescori Gizateriaren Ondare gisa proposatzeko. Eusko Jaurlaritzaren kalifikazioak multzo eskultorikoa, plaza eta ingurune naturala barne hartzen ditu.

Mugarriak

  • 2023-2024
    Monumentu multzoa berritzea