Breadcrumb

Plan de Gobierno PDF

Banner 07 Hiri irisgarria, garbia eta zaindua

Gobernu
Programa

2019 / 2023

07. Hiri irisgarria, garbia eta zaindua

07. Hiri garbia eta segurua

Hiriak, bizitzeko izango bada, garbi egon behar du eta, bertan, biztanleek seguru ibili behar dira. Udalak bi zerbitzuak eskaintzen ditu, beste administrazio batzuekin koordinatuta, eta badaki bere erantzukizuna dela bi adierazle horiek estandar altuak ematea.

Gure auzoak, kaleak eta plazak garbi edukitzeko, etengabe eta modu zabalean egin behar da lan, baliabide egokiak erabilita eta ahaztu gabe gizalegeak ere laguntzen duela udal zerbitzuak antolatzen, benetan behar diren lekura iristeko. Horrez gain, irisgarritasun hobea sustatu behar da kolektibo guztientzat.

Segurtasuna ere aintzat hartu beharreko elementu garrantzitsua da, gure hirian bizi diren pertsona guztiak askatasun berarekin ibil daitezen.