Breadcrumb

Plan de Gobierno PDF

Banner 10 Gobernu ona

Gobernu
Programa

2019 / 2023

10. Gobernu ona

10. Gobernu ona

Udalak konpromisoa hartzen du herritarrei zerbitzu emateko eta gardentasuna eta irisgarritasuna bermatzeko printzipioekin. Administrazioa modernizatzea ekintza ardatz nagusi bat da, eta, horren bidez, donostiarron zerbitzuak hobetu nahi dira. Udal administrazioak egokitu egin behar du XXI. mendeko kalitate estandarretara, eta aurrerapen teknologikoak txertatu, herritarrekin harreman arinagoa eta biziagoa izateko.

Behar diren inbertsioak egingo dira modernizazio hori gauzatzeko, eta ahalik eta zerbitzurik onena emateko tresnak erabiltzea bultzatuko da.

Gainera, Udalak konpromisoa hartzen du Gobernu Onaren Kode bat egiteko, udal zerbitzu guztiek portaera eredugarri bat izango dutela bermatzeko eta herritarrei baliabide publikoen erabilera eta helburua ezagutzeko aukera emateko.