Breadcrumb

Plan de Gobierno PDF

Banner 04 Gizalegezko baloreak eta Giza Eskubideak

Gobernu
Programa

2019 / 2023

04. Gizalegezko baloreak eta Giza Eskubideak

04. Giza Eskubideak

Balioekin eta giza eskubideekin konprometitutako hiria izaten jarraitu nahi dugu. Ezin dugu ahaztu, eta ez dugu ahaztu behar, terrorismoko eta indarkeriazko gure iragan hurbila. Horregatik, ekintzak sustatuko ditugu aspaldiko eta oraintsuko gure iraganaren memoria irmotzeko, justizia, egia eta erreparazioa oinarritzat hartuta eta gure hirian gertatutako indarkeriazko ekintzen biktimak jarrita beti erdigunean.

Donostia erreferentziazko sustatzaile bihurtu da giza eskubideak eta oroimena errespetatzeari dagokionez. Behar diren jarduera guztiak sustatuko ditugu bakearen, errespetuaren eta tolerantziaren balioekin konprometitutako hiri gisa dugun posizio hori indartzeko eta herritarren artean printzipio horiek zabaltzeko.