Breadcrumb

Plan de Gobierno PDF

Banner 03 Etxebizitza eta hirigintza

Gobernu
Programa

2019 / 2023

03. Etxebizitza eta hirigintza

03. Etxebizitza eta hirigintza

Jendeak hirian bizi proiektu bat egin ahal izan dezan, aukera izan behar du etxebizitza bat eskuratzeko, bai erosketa bidez, bai alokairu bidez. Udalak hirigintza garapen berriak sustatuko ditu, eta, hala, milaka etxebizitza gehituko dizkio higiezinen parkeari, bai erregimen librekoak, bai tasatuak. Horretarako, Etxebizitza Planean jasotakoa hartuko du oinarritzat, hau da, hiri eraikia aprobetxatuko du, eta hiriguneak trinkotu, lurzoru gehiago okupatu beharrean. Gainera, gazteentzako eta helduentzako zuzkidura apartamentuak sustatuko ditu.

Horrekin batera, hiri kalitatea hobetzeko ahalegin berezia egingo du Udalak; horretarako, hainbat jarduera sustatuko ditu, auzoetako bizi kalitatea herritarren ikuspegitik hobetzeko eta auzoak erabilgarri eta gozagarri egiteko. Pertsonak erdigunean dituen Donostia bizigarriago bat egitea izango da gure jardueraren ardatza.