Plan de Gobierno PDF
Banner 05 Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean
Eduki publikatzailea
05.1
Ildo estrategikoak
Donostiako udalerrian eta udal administrazioan euskararen erabilera areagotzea
Euskara Plan Orokorra (2019-2024) diseinatzea, abian jartzea eta haren jarraipena egitea, eta sentsibilizazio-ekintzak garatzea haurren garapenean, eskolaz kanpoko jardueretan eta kirol- eta aisialdi-jardueretan, besteak beste. Herritarrak eta hizkuntza paisaia euskalduntzeko baliabideak eskaintzea, eta merkataritzaren eta ostalaritzaren arloetan euskararen ahozko erabilera sustatzea. Udal-administrazioaren barne-funtzionamenduan, kultura-arloan, komunikabideetan eta IKTetan normalizazioaren alde lan egitea, eta Euskaraldia bezalako proiektuak garatzea, euskararen erabilera eta prestigioa errazteko.
Mintzodromoak antolatzea Bagera eta euskaltegiekin elkarlanean
"Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz" egitasmoa aurrera eramatea
"Erraza da" egitasmoa aurrera eramatea
Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko KEES metodologia inplementatzea
