Breadcrumb
BIT - BANNER EZ HOME
BIT - HAUTAKETA IZENBURUA
4. HERRITARREN AUKERA
2025/12/09tik 2025/12/15era
BIT - HAUTAGAIA - DOLORES REDONDO - 2019

Dolores Redondo
(Donostia, 1969)
Baztango trilogiaren egilea da, hau da, azken urteotan gaztelaniaz izan den literatura gertaerarik garrantzitsuenarena. Zaindari ikusezina,Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza, trilogia osatzen duten lanak, milioika irakurle fidelen eskuetara heldu dira. Gainera, munduan, 30 argitaletxek baino gehiagok plazaratu dizkiote lanak.
Zaindari ikusezina kaleratu ondoren, kritikaren arabera, gure herriko noir generoaren proposamen berritzaile eta indartsuenetako bat da, eta lan bakoitzarekin goraipamenak jaso ditu. 2016an Planeta Saria irabazi zuen, Todo esto te daré lanari esker, eta arrakasta handia izan du.
2017ko martxoan estreinatu zuten Zaindari ikusezina lanaren zinemarako egokitzapena, eta Baztango trilogiaren beste lanetan oinarrituriko beste bi filmak filmatzen hasita daude.