Fil d'Ariane
BIT - BANNER EZ HOME
BIT - HAUTAKETA IZENBURUA
4. ELECCIÓN POPULAR
Del 09/12/2025 al 15/12/2025
BIT - HAUTAGAIA - ALICIA AMATRIAIN - 2019

Alicia Amatriain
(Donostia, 1980)
Stuttgarteko balleteko dantzari nagusia.4 urte zituela hasi zen dantzan.
Aliciak nagusiki Donostiako Kontserbatorioan egin zituen dantza-ikasketak (1985-1994), Peter Brownen eta Águeda Sarasuaren gidaritzapean. 14 urte zituela, Stuttgarteko John Cranko Eskolan hasi zen.
1998an, Stuttgart Ballet taldean sartu zen, merezidun gisa, eta, pixkanaka, mailaz maila, dantzari nagusi izatera iritsi zen 2002an. Kategoria gorenean estreinatzeko, Alicia Amatriainek John Crankoren «Onegin» balletean egin zuen dantza, Tatiana gisa.
Alicia Amatriain arrakastaz arrakasta doa. Christian Spuckek harentzat sortu zuen Lulu protagonistari esker, 2003/2004 denboraldiko dantzari aparta gisa nabarmendu zuten kritikari espezializatuek. Bi urte geroago, Futuro Saria (Alemania) eta 2006ko Gipuzkoako Artista Berriaren Saria bereganatu zituen. Italian, Danza & Danza eta ApuliArte sariak jaso zituen, 2008an eta 2009an, hurrenez hurren.
Baden-Wüttembergeko Ganberako Dantzari izendatu zuten 2015eko irailean, dantzari batek Alemanian izan dezakeen sari handiena. 2015/2016 denboraldia ahaztezina izan zen Amatriainentzat, sari ugari lortu zituelako: der Faust saria (sari hori jaso duen Espainiako lehenengo artista bihurtu zen), San Petersburgoko Dance Open Jaialdiko Bikote Onenaren Saria; Benois de la Danse ospetsua (Moskuko Bolshoi Antzokian emana eta balleteko Oscar gisa ikusia); eta Positano Saria, balletaren arloko munduko saririk antzinakoena.
Konpainia ospetsu askotan egin du dantza dantzari gonbidatu gisa; besteak beste, hauetan: Bolshoi, Parisko Opera, Dantza Konpainia Nazionala, Kubako Ballet Nazionala eta Buenos Aireseko Colón Antzokia.
Donostiako Udalak omenaldia egin zion 2018ko azaroan, bere ibilbide profesionala saritzeko, Victoria Eugenia Antzokian Donostia Bihotzean obran dantza egin behar zuela aprobetxatuz.