Ogi-apurra

Maqueta 4

4. GALDERA ERANTZUNAK

 
Zer da Bertakoen Lehentasuneko Eremu (BLE) bat?

Ibilgailuak bertara sartzeko, zirkulatzeko eta aparkatzeko murrizketak dituen hiriko gunea da. Murrizketa horiek ibilgailuen, ordu tarteen eta erabilera jakin batzuen arabera ezarri ahal izango dira. Nolanahi ere, trafikoa baretzeko neurri horiek bermatu beharko dute hornidurei, zerbitzuei, jarduera ekonomikoei eta abarri dagokienez eremu bakoitzaren behar bezalako funtzionamendua ahalbidetzen duten ibilgailuen sarrera.

Zein da hurrengo BLEek hartuko duten eremua?

Donostiak badu aspaldidanik bertakoen lehentasuneko eremu bat: Parte Zaharra, erabat oinezkoentzako egokitutakoa; bertan, baimendutako ibilgailuak eta baimendutako ordutegian bakarrik sar daitezke. Bertakoen lehentasuneko eremu berri bat (BLE) lantzen ari gara, hiriaren erdiguneko gune zabal bat hartuko duena; oraindik eremua mugatu gabe dagoen arren, Boulevardetik Araba Parkera, Urumea ibaira eta Kontxako badiara hedatuko da.

Nola jakin dezaket BLE batean sartzen ari naizela?

BLE bakoitzerako sarbideak edo ateak behar bezala seinaleztatuta egongo dira kalean, ibilgailu motordunen gidari guztiek identifika ditzaten.

Zer helburu ditu BLE bat zehazteak?

Helburua eguneroko trafiko intentsitatea eliminatzea da, bertakoen sarrerak eta mugikortasun baldintzak hobetzeko, eta, aldi berean, kanpoko ibilgailuen zirkulazioa mugatu. Horrela, trafikoaren intentsitatea murrizten da, segurtasuna eta kalitate akustikoa hobetzen dira, eta espazio publiko eta pribatuen integritatea babesten da.

Nortzuk sartu ahal izango dira BLE batera?

Udalaren baimena duten ibilgailuak. Baimendutako ibilgailuen zerrenda edo “zerrenda zuria” zehazteko lanean ari gara. Zerrenda horretan, BLE horretan zirkulatzeko behar pertsonala edo profesionala duten kolektiboak jasoko dira (bertakoak, garraio publikoa, taxiak, merkataritzakoak, larrialdietakoak, garajeak, etab.).

Nola jakin dezaket nire ibilgailuak BLE batera sartzeko baimena duen?

Baimendutako ibilgailuen zerrenda edo “zerrenda zuria” zehaztu ondoren, Udalak webgune bat jarriko du interesdun bakoitzak kontsulta dezan.

Sar naiteke BLEan bertakoa banaiz?

Bai, bertakoa bazara, BLEra sartu ahal izango zara. “Bertakoa” da bertakoen aparkatzeko bereizgarria (TAO bineta) edo jabetzako aparkaleku plaza duena. Udalak zuzenean sartuko ditu baldintza horiek betetzen dituzten pertsonak “zerrenda zurian”, aldez aurretik eskatu beharrik izan gabe.

Banaketa ibilgailuak Bertakoen Lehentasuneko Eremuan sar al daitezke?

Udalak baimendutako banaketa ibilgailuak edo ibilgailu komertzialak BLEra sartu ahal izango dira, baita gune horretan zirkulatu behar duten ibilgailuak ere (mudantzak, eraberritzeak, ekitaldiak), zehazten diren baldintzak betez.

Libre izango al dute motoek hirigunean zirkulatzea?

Bai. Motoa duenak (30.000 donostiar inguru) aurrera ere libre izango du ibilgailu hori erabiltzea Donostian mugitzeko. Ibilbide batzuk antolatuko dira hirigunera sartu nahi duten autoek eta motoek sartzeko, bai eta bi ibilgailu-mota horientzako bientzako aparkalekuak ere, orain diren bezala.

Zer egin behar dut nire ibilgailuarekin Bertakoen Lehentasuneko Eremura sartzeko bertakoa ez banaiz?

Baimendutako baldintzen barruan bazaude, Udalari "zerrenda zurian" sartzeko eskaera egin eta arrazoitu beharko duzu, eremu horretan ohikotasunez ibiliko zarela azalduz.

Zer gertatzen da nire ibilgailua baimenduta ez badago eta Bertakoen Lehentasuneko Eremura sartzen banaiz?

Udalak kontrol eta zaintza sistema bat izango du, araua errespetatzen ez duten ibilgailuei salaketa jartzeko.

Nire ibilgailuak DGTren emisioen ziurtagiria badu, Bertakoen Lehentasuneko Eremura sartu ahal izango naiz?

Ez bakarrik baldintza hori betetzeagatik. BLEa baimendutako ibilgailuetan oinarritzen da, emisioei buruzko ziurtagiriak alde batera utzita.

BLE berriak sortuko dira auzoetan?

Aurreikuspenen arabera, trafiko mugatuko eremuen eredua beste auzo batzuetara modu progresiboan zabalduko da, beste neurri batzuk ezartzearekin batera (oinezkoentzako guneak, trafiko mugimendu ordenatu nahiz koherenteak eta herritarren erabilerarako lehentasunak).