Ogi-apurra

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Ukrainarrei laguntzea

Udalak bide bat ireki du Ukrainako herritarrei laguntzeko: dohaintza ekonomikoak, elikagaien bidalketa, harrera,...

Ukrainarrei laguntzea img

 

Nola lagun dezaket?

 

Dohaintza ekonomikoak

 

 

Dohaintza materialak

Donostiako Altza auzoan Ukraina Euskadi elkarteak Elkarteak lokala du non beharrezko gaiak biltzen ari diren, batez ere, Lehen sorospenetarako eta osasun materiala, elikadurarako, higiene pertsonal eta orokorrerako, energiarako eta beste batzuk . Hauek dira bilketa puntuak Donostian:

  • Altza: Herrera pasalekua 72 , Donostia (Telefonoa: 943 530899). Astelehenetik ostiralera 9:00- 13:00 orduetara. ucraniaeuskadi@gmail.com

  • Egia: Ametzagaina 60 behea, Donostia (Parroquia María Reina). Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-19:00 bitarte.

Eragile sozialen bitartez

Bolondres gisa lagundu nahi dut

Zure denbora librean akonpainamendua egiten, hizkuntzarekin, materialen bilketa sailkatzen edo beste moduren batean lagundu nahi baduzu, helbide hauen bitartez egin dezakezu:

  • Ucrania - Euskadi elkartearen bitartez: boluntariotza
  • errefuxiatuak@euskadi.eus korreora idatziz

Etxebizitza bat lagatu nahi dut edo pertsona edo familia ukraniarrak etxean hartu nahi ditut


Ukraniatik ihesi datozen errefuxiatuentzat etxebizitza huts bat baduzu edo zure etxean hartu nahi baduzu helbide elektroniko honetara idatz dezakezu: errefuxiatuak@euskadi.eus

 

Ukraniatik alde egin behar izandakoa naiz, zein informazio mota beharko dut?

Izapideak eta zerbitzuak Donostian:

  • Aldi baterako babes eskaera: (pertsona bakoitzeko hitzordu bat)

Aldi baterako babesa eskatzeko hitzordu elektronikoa eska dezakezu helbide honen bidez, eta ondoren aukera hauek hautatu:

    • Probintzia :Gipuzkoa

    • Oficina: CNP San Sebastián, Paseo Urumea 17

    • Trámites Cuerpo: Solicitud protección temporal desplazados

    • Baimenaren ebazpena lotura honen bitartez kontsulta eta jeitsi dezakezu: hemen

 

  • Errolda:

    Errolda udalerriko bizilagunen erregistoa da. Udal Erroldan (Udalinfo) alta tramitatzeko hitzordua eskatu behar duzu, eta hori webgunearen edo 010 telefonora deituta egin dezakezu.

     

  • Osasun arreta:

    Osasun txartel indibiduala (OTI), Osakidetzan osasun asistentzia jasotzeko eskubidea aitortzen duen egiaztagiria da. Hurbilen duzun osasun zentroan eska dezakezu, erroldatuta bazaude. Ukrainatik alde egindako pertsona orok izango du osasun arreta jaso dezakete.

    • Aldi baterako babesa baduzu, OTI txartela atera dezakezu gertuenen duzun osasun zentruan.

    • Ez baduzu oraindik baimena jaso eta mediko batek artatzeko beharra baduzu, osasun zentruan eska dezakezu DAST aldi baterako dokumentua.

 

  • Eskolatzea:

    Eskolara joateko adina duten haurrek Euskadin hezkuntza jasotzeko eta eskoletan matrikulatzeko eskubidea dute. Eskolatze eskaera egin dezakezu Zuzenean zerbitzuan (Andia kalea 13) edo udalerriko edozein ikastetxean.

 

  • Udaleko gizarte zerbitzuetan artatua izatea:

    Donostiako auzo orok gizarte zerbitzuetako zentro bat du. Donostian erroldatuta bazaude eta orientazio soziala behar baduzu, hitzordua har dezakezu zure auzoko Gizarte Zerbitzuetako Zentroan.

     

    Kale egoeran bazaude eta ez baduzu zeinek artatu, Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzura jo dezakezu: C/Easo 41 / 943 48 38 49

  • Lana

    Ukrainatik ihesi etorri diren pertsonek, aldi baterako babeserako baimena lortuta badute, Lanbide, euskal enplegu zerbitzuan izena eman dezakezu edozein bulegora joanez edo web orriaren bitartez: www.lanbide.eus

     

  • Hizkuntza klaseak:

    Helduentzako Hezkuntzako zentroek gaztelaniazko eskolak ematen dituzte, baita euskarazkoak ere. HHEn matrikulatu zaitezke, Donostian dauden 4 zentroetako edozeinetan hitzordua eskatuta: Ategorrieta , Bidebieta, Herrera eta Ondarreta.

     

    Gaztelaniazko oinarrizko mailetarako klaseak arratsaldez dira, eta goizez maila aurreratuagoetarako

     

    • Astelehen, astearte eta ostegunetan 15:30etik 17:30era eta 17:30etik 19:30era

    • Astearte eta ostegunetan 9:15etik 12:15era eta ostiralean 9:15etik 11:15era

       

  • Laguntzako gizarte eragileak :

    Ostatuarekin eta beste izapide batzuekin aholkularitza eta laguntza behar baduzu CEARek Amara auzoan duen bulegora jo dezakezu.

  • CEAR Donostian: tel: 943 24 24 83. Amezketarrak3 (Amara auzoa), Donostia. Ordutegia 9: 00etatik 16: 00etara.

Era berean, harreran laguntzeko Gurutze Gorriko 945 222222 telefonoa duzu eskura, edo aurrez aurre artatzen duten harrera zentrora joan zaitezke (Zorroaga gaina 41).

 

  • Animaliak eta maskotak:

    Maskota batekin etorri bazara, Gipuzkoako Foru Aldundiko Abeltzantza Zerbitzuetan jakinarazi behar duzu ( abeltzaintza@gipuzkoa.eus edo 943112987 telefonoan) ala edozein albaitari pribatutan hitzordua hartu behar duzu (kontsulta eta tratamendua doakoa da eta beraiek jakinaraziko dute Aldundian)

     

BESTELAKO INTERESEKO INFORMAZIOA

 

Jatorrian dauden ukrainar senideen egoera ezagutzeko, ordezkaritza diplomatikoekin jar zaitezke harremanetan honako helbide hauetan:

  • Kontsulatuetako larrialdiak. Telefonoa: +34 620 641 324

  • Ukrainaren Madrilgo enbaxada. Telefonoa: +34 91 748 93 60. Posta elektronikoa: emb_es@mfa.gov.ua

  • Ukrainako kontsulatua Bartzelonan. Telefonoa: +34 93 402 89 56.