Partaidetza prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua
,
Antolatzailea
Partaidetza Zerbitzua
Aurreikusitako prozesuaren hasiera eta amaiera data 2018/10/01
- 2019/03/29
Testuingurua
2018 urtean Donostiako Udalak Amara Berri auzoko espazio publikoak aktibatzeko eta hobetzeko bidean kolektiboki eragiteko partaidetza prozesu bat burutu zuen. Honen bidez, auzotarrek espazio publikoaren inguruan dituzten beharrak identifikatu ziren, eta espazio publikoaren arazoak eta potentzialtasunak jasotzen dituen diagnostikoaren proposamena egin zen.
Planaren bidez Amara Berriko espazio publikoaren erakargarritasuna hobetu nahi zen eta bere erabilera sustatuko duten estrategia eta jarduketen definizioa egin.
Planaren helburua espazio publikoaren balioa handituko duten herri ekimen eta ekintza berriak sortzeko aukerak erraztea ere bazen, eta jada egiten direnak babestea, azken hauek garatzeko baldintzak hobetuz.
Partaidetza prozesu honetarako Paisaje Transversaleko lantaldearen laguntza izan zuen Udalak: enpresa honek kontrastatutako esperientzia du, eta gure hirian, beste partaidetza ekimenetan parte hartu du, adibidez, Egia auzoan eta Amara Berrin bertan (Merkataritza Biziberritzeko Azterlana). Beste hainbat udaletarako ere lan egin dute, Gasteiz, Kordoba, Madril, Malaga eta Zaragoza, besteak beste.
Amara Berriko Auzo Elkartearekin elkarlanean egin zen prozesu hau guztia.
Ondorioz, planaren garapenean hiri-analisi eta diseinuaren alderdi teknikoak eta herritarren parte hartzea bateratu ziren. Diagnostikoan ikuspegi anitzak barneratu ziren, hobekuntza-proposamenak ahalik eta bateratzaileenak izan zitezen. Berdintasun irizpideak eta kulturartekotasunarekin harremana dutenak hartu ziren kontuan, adin nagusikoen eta haurren ikuspegiak barneratu ziren, baita aniztasun funtzionala, fisikoa eta adimenezkoa dutenena ere.
Zer eta nola egingo dugu
Bitarteko ezberdinak erabili ziren auzotarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko
2018ko Urriaren 22tik aurrera Amara Berriko espazio publiko eta kale ezberdinetan inkestak egin ziren.
Elkarrizketak egin ziren auzotarrekin eta auzoko elkarteekin: auzo elkartea, kultur elkarteak, gazteak, eragile ekonomikoak... baita hirian irisgarritasuna lantzen duten eragileekin ere.
Galdetegiak auzoko ekipamendu publiko eta dendetan eskuragai egon ziren, bertan kokatutako buzoien bidez informazioa jasotzeko .
Azaroaren 10ean mapeo kolektibo bat egin zen: i bilbide bat jarraituz, parte hartu nahi izan zuten herritar guztiak auzoko espazio publiko desberdinetatik igaro ziren, eta tokian tokiko egoera modu partehartzailean aztertu zen.
Abenduaren 15ean disenu kolaboratiboaren lan-tailerra egin zen , Planaren lehen emaitzak herritarrekin lantzeko. Aurretik udal teknikariekin ere aztertu zen.
Prozesuaren amaieran Plana publikoki aurkeztu zen.
Prozesuaren baldintzak
Diagnostikoa landu eta gerora gauzatu ahal izango diren hobekuntza-proposamenak egin ziren.
Parte-hartzearen gai nagusia espazio publikoa izan zen; bestelako gaiak Plan honetan barneratuko ez diren arren (ekipamendu eta eraikin publikoak, mugikortasuna, etab.), horien inguruan egiten diren ekarpen guztiak jaso ziren.
Parte-hatrze kualitatiboan oinarritu zen, ikuspuntu anitzak eta auzoko eragile nabarmenen ikuspuntuak ere barneratu ziren.
Planaren azken dokumentuak Amara Berriko espazio publikoaren hobekuntzarako jarduketa proposamenak jaso ditu, honako edukiekin:
Planaren esparru orokorra: Planaren helburuak, jarduketa irizpideak eta gidalerroak.
Proposamen bateratua: Amara Berriko espazio publikoaren hobekuntzarako jarduketa proposamenak jasotzen dituen kartografia.
Lehentasunezko jarduketen fitxak: jarduketa esanguratsuenen definizio xehatua.
Auzo ekimenak espazio publikoaren aktibazioren inguruan, aurretik zeudenak eta berriak.
Prototipoak: proiektu pilotu iragankor eta merkeen defenizioa, egokia eta posible den kasuetan.