Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Eduki publikatzailea

Habana Zaharra. Habana hirian. Poriektua
Zenbatekoa: 35.000 €
'Habana Zaharra. Habana hirian. Poriektua' irudia
Helburuak: La Habanako hirigune historikoan adineko pertsonei arreta eskaintzeko zerbitzuak sendotzea eta La Habanako Hirigune Historikoko Birgaitze Integraleko Programan premia bereziak dituzten kolektiboak gizarteratzen laguntzea.

Eathink: bertokoa jan, mundua buruan
Zenbatekoa: 10.000 €
'Eathink: bertokoa jan, mundua buruan' irudia
Giza garapen global eta iraunkorraren esparruan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako euskal ikasleen jarrera kritikoa eta konpromiso aktiboa sustatzea, eta bereziki azpimarratu nahi dira egungo gure elikadura-sistemaren interdependentzia globalak, elikagaien ekoizpen iraunkorreko eredu berriak eta familia-nekazaritza. Hezkuntza-curriculumaren testuinguruan egiten da lan.

Gaztenpatía Proiektua
Zenbatekoa: 7.500 €
'Gaztenpatía Proiektua' irudia
Gazteen artean enpatia eta elkartasuna sustatzea da proiektuaren helburua, eta horretako, ekintzailetza soziala baliatzen du; izan ere, UPV/EHUko ikasleek baterako hainbat jarduera lantzen dituzte zuzenean edo zeharka Euskal Fondoak laguntzen dituen garapenerako proiektuetan parte hartzen duten gazteekin.

Artikulazio instituzionala eta sare sozialak, indarkeriarik gabe ...
Zenbatekoa: 60.000 €
'Artikulazio instituzionala eta sare sozialak, indarkeriarik gabe ...' irudia
Proiektu honen helburua: Genero-indarkeria murriztea, eta errespetuz eta lankidetzan aritzeko moduak bultzatzea Alta Verapaz departamentuaren iparraldeko zehar-zerrendan dauden udalerrietan.

San Salvador, Paisnal, Aguilares, San Ramon, El Rosario, Santa ...
Zenbatekoa: 3.010 €
'San Salvador, Paisnal, Aguilares, San Ramon, El Rosario, Santa ...' irudia
Udal-koordinaziorako espazioak indartzea, eta, horren bidez, sentikortzeko eta prestakuntza emateko prozesuak sustatzea, sexualitate-heziketa osoa eman, eta, bereziki, LGTBI pertsonen eskubideak aitortzeko eta nerabeek eta ikastetxeetako ikasle gazteek izaten dituzten haurdunaldiak prebenitzeko.

Mendebaldeko Sahara 2018
Zenbatekoa: 35.724 €
'Mendebaldeko Sahara  2018' irudia
Mendebaldeko Saharan giza eskubideen gainean eragiteko estrategia bat bultzatzea eta lantzea, eta horretarako, ikerketak egitea giza eskubideak urratu zaizkien biktimekin, ikerketa horien emaitzak zabaltzea eta Giza Eskubideen aldeko Saharako Batzorde Nazionalaren (CONASADH) gaikuntza indartzea.