Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Eduki publikatzailea

Gaztenpatía Proiektua
Zenbatekoa: 7.500 €
'Gaztenpatía Proiektua' irudia
Gazteen artean enpatia eta elkartasuna sustatzea da proiektuaren helburua, eta horretako, ekintzailetza soziala baliatzen du; izan ere, UPV/EHUko ikasleek baterako hainbat jarduera lantzen dituzte zuzenean edo zeharka Euskal Fondoak laguntzen dituen garapenerako proiektuetan parte hartzen duten gazteekin.

Artikulazio instituzionala eta sare sozialak, indarkeriarik gabe ...
Zenbatekoa: 60.000 €
'Artikulazio instituzionala eta sare sozialak, indarkeriarik gabe ...' irudia
Proiektu honen helburua: Genero-indarkeria murriztea, eta errespetuz eta lankidetzan aritzeko moduak bultzatzea Alta Verapaz departamentuaren iparraldeko zehar-zerrendan dauden udalerrietan.

San Salvador, Paisnal, Aguilares, San Ramon, El Rosario, Santa ...
Zenbatekoa: 3.010 €
'San Salvador, Paisnal, Aguilares, San Ramon, El Rosario, Santa ...' irudia
Udal-koordinaziorako espazioak indartzea, eta, horren bidez, sentikortzeko eta prestakuntza emateko prozesuak sustatzea, sexualitate-heziketa osoa eman, eta, bereziki, LGTBI pertsonen eskubideak aitortzeko eta nerabeek eta ikastetxeetako ikasle gazteek izaten dituzten haurdunaldiak prebenitzeko.

Mendebaldeko Sahara 2018
Zenbatekoa: 35.724 €
'Mendebaldeko Sahara  2018' irudia
Mendebaldeko Saharan giza eskubideen gainean eragiteko estrategia bat bultzatzea eta lantzea, eta horretarako, ikerketak egitea giza eskubideak urratu zaizkien biktimekin, ikerketa horien emaitzak zabaltzea eta Giza Eskubideen aldeko Saharako Batzorde Nazionalaren (CONASADH) gaikuntza indartzea.

Zine Eskola
Zenbatekoa: 5.000 €
'Zine Eskola' irudia
Abidin Kaid Salch Ikus-entzunezkoen Prestakuntza-Eskolaren helburu nagusia Saharako zinemagile belaunaldi berri bat prestatzea da, maila handiko ikasketa-prestakuntza batetik abiatuta. Eskola prestakuntza-zentroa izateko sortu da, eta epe luzera Saharako Zinema Industriako Institutua izango denaren hasierako nukleotzat ere hartzen da.

— 10 Elementu orri bakoitzeko
21 - 25 erakusten 25 emaitzetatik.