Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Eduki publikatzailea

Zaporeak solidario.

Janaria egiten Lesbosen, errefuxiatuak elikatzeko

Zaporeak solidario. img

Proiektu honi esker, Lesbos uhartean bizi diren 2.000 errefuxiatu inguru elikatuko dira. Zaporeak elkarteak sukalde bat muntatuko du Lesbos uhartean eta, bertara joango diren boluntarioei esker, 2.000 errazio prestatuko dira egunean, errefuxiatuei janari duin bat ematearren. Janaria orekatua eta nutritiboa izango da, eta 500 eta 1.800 arteko kaloria izango ditu.
 
Gipuzkoatik bidaliko diren lehengaiak garraio-enpresa baten laguntzaz bidaliko dira. Lehengaiak elikadura-enpresen donazioen bitartez eta boluntarioek egindako janari-bilketen bitartez lortuko dira.

Donostiako Udala: 7.375 €
Entitatea:

Zaporeak solidario