Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Eduki publikatzailea

3.Adina 3. Mundurako

Komunitatea erresilientzia bidean, Fuego sumendiaren erupziotik bizirik atera diren familientzako laguntza

3.Adina 3. Mundurako img

Proiektu honen bidez, Fuego sumendiaren tragediatik bizirik atera ziren 941 pertsonari lagundu nahi diegu. Hona aurreikusitako ekintza nagusiak:
a) Familia eta etxebizitza galdu zituzten 160 gizon, emakume eta haurrei laguntza psikologikoa ematea.
 
b) Eskolarik gabe gelditutako 271 adingabeentzat Lehen Hezkuntzako eskola bat irekitzea.
 
Esku-hartze honen xedea erupzioa gertatu eta hurrengo hiru hilabeteetan egindako ekintzei jarraipena ematea da, bai eta familia horiei gutxieneko laguntza bermatzea ere. Izan ere, hasiera batean Guatemalako Estatuak laguntza eman zien, baina, denborak aurrera egin ahala, laguntzarik gabe geldituz joan dira.
 
Tragedia gertatu eta lau hilabetera, nazioko eta nazioarteko laguntzak desagertzen ari dira eta jende asko babesik gabe gelditzen ari da, akonpainamendua eta laguntza zuzena ezinbesteko dituen erresilientzia-prozesu baten erdian.
 

Donostiako Udala: 7.375 €
Entitatea:

3.Adina 3.Mundurako