Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2023ko urriak 17 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - . . Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 3 - . . “Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiaren aurrean eta Bizkaiko Lurralde Historikoko gainerako Epaitegi eta Auzitegien aurrean bai eta administrazio-organoen aurrean ere, hala balegokio, Udalaren eta haren organismo publikoen prozesuko ordezkari izateko zerbitzua" emateko kontratuaren bigarren eta azken luzapena onartzea.
  • 4 - . . Onartzea Udalak eta haren menpeko erakundeek enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen deialdiaren esparruan onartutako proiektuak eta horien ondoriozko kontratazioak egitea.
  • 5 - . . Onartzea Donostia Sustapena SA udal sozietatea, tokiko enpresei langabetuak kontratatzeko emango zaizkien dirulaguntzak kudeatzeko orduan, eta enplegua sustatzeko jarduera gauzatzean, erakunde laguntzaile izendatzeko hitzarmena.
  • 6 - . . Onartzea faktura ordaintzea 2023an Uliako aterpetxean egindako gas hornidura dela eta.
  • 7 - . . "Txoko-Txiki: seme-alabak dituzten emakume etorkinekin esku-hartu eta laguntza" proiektua egiteko dirulaguntza zuzena ematea.
  • 8 - . . Osasun eta Ingurumeneko Zuzendariaren izendapena onartzea.
  • 9 - . . Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren baitako Iraupen Luzeko Zainketen Proiektuaren 2023ko maiatzetik uztailera bitarteko gastuak ordaintzea onartzea.
  • 10 - . . Onartzea aurrekontu-aldaketa, "Etxez etxeko laguntza" eta "Gizarteratzea" programen artean.
  • 11 - . . Udal ibilgailuak erregaiz hornitzeko kontratuaren bigarren eta azken luzapena onartzea
  • 12 - . . Ibilgailuen Atalerako lur orotako ibilgailu bat hornitzeko kontratuaren likidazioa onartzea
  • 13 - . . Hiru haur-parke ordezkatu eta berritzeko kontratuaren 1. eta 2. loteen likidazioa onartzea.
  • 14 - . . Intxaurrondoko gizarte zerbitzuen zentroan gizarte-bazterketa egoera larrian dauden pertsonei eta familiei zuzendutako "Otorduak" programarako janaria prestatzeko eta entregatzeko zerbitzua, gizarte ekimeneko Enplegu Zentro Bereziei eta Lanerako Zentroei gordetakoa xede duen kontratuaren esleipen proposamena.
  • 15 - . . Udaleko gidarien eta Mugikortasuneko Agenteentzat oinetakoen hornidura, gizarte eta ingurumen-irizpideak aintzat hartuta xede duen kontratua. 2. sorta hutsik aitortzeko eta 1. sorta esleitzeko proposamena.
  • 16 - . . Automozioko erregaia (A gasolioa) biltegira hornidura kontratatzeko Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren esparru akordioari atxikitzeko proposamena.
  • 17 - . . Atotxaerrekako A.400.1 lursailean etxebizitzak egiteko Tokiko Gobernu Batzarrak emandako baimenaren akats-zuzenketa.
  • 18 - . . AY.13 Errondo Gaina (II) Eremuko Plan Partzialaren hasierako onarpena.
  • GZK 1 - . . Lau ikastetxeetan patioak eraldatzeko obrak kontratuaren esleipena, 1 eta 2 sortak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2023ko urriak 17 eguneko bilkuraren laburpena: