Breadcrumb

JuntaGobiernoLocal-ClientePortlet

Gobernu-batzordearen Bilkurak

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Gobernu Batzordean aprobatu diren gaiak.

2024ko martxoak 26 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 2 - . . Hainbat erakundetako ordezkarien izendapenak aldatzea.
  • 3 - . . Eskuordetzeen gaineko erabakia aldatzea. (Ekonomia eta Tokiko Enpleguko ordezkaritza eta Ekologia eta Hiri Proiektutakoa).
  • 4 - . . “0-5 Urte: Haurren ongizatea oinarri Programa. Haziera eta haurdunen taldeen kudeaketa zerbitzua” xede duen kontratazio espedientea onartzeko proposamena.
  • 5 - . . "Udal estolderiaren sareko isurketak garbitu, ikuskatu eta kontrolatzeko zerbitzuaren" kostuen egitura onartzeko proposamena.
  • 6 - . . 2024. urteko Kontratazio Plana onartzea.
  • 7 - . . “Gizarteratze Zerbitzurako ikuztegi zerbitzua” xede duen kontratazio espedientea hutsik aitortzeko eta berria onartzeko proposamena.
  • 8 - . . Gipuzkoako Foru Aldundiko Kontratazio Zentralak ibilgailuentzako erregaia zerbitzuguneetan hornitzeko Esparru Akordioari atxikitzeko proposamena.
  • 9 - . . Onartzea zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren luzapena.
  • 10 - . . Bretxako merkatua ustiatzeko eta kudeatzeko emakida-kontratua suntsiarazteko espedientean interesdun izaera ezesteari buruzko erabakiaren aurkako berraztertze-errekurtsoa ezestea.
  • 11 - . . Lurzatia modu pribatiboan erabiltzeko herri-jabariko emakida amaitutzat ematea, Otxoki pasealekuko 102. zenbakian irakaskuntza-erabilerarako ekipamenduko eraikin bat eraikitzeko.
  • 12 - . . Haizearen Orraziaren monumentu-multzoa eta eskulturak dauden itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakida emateko baldintzak eta preskripzioak onartzea.
  • 13 - . . "Etiopiako Somaliako eskualdeko Cheratin uholdeek kaltetutako familientzako larrialdiko laguntza" proiektuari dirulaguntza zuzena ematea.
  • 14 - . . "Bafatan (Ginea Bissau) Babes Zibileko Zerbitzua sortzea" proiektuaren 2. fasea finantziatzeko diru laguntza zuzena ematea.
  • 15 - . . Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin lankidetza hitzarmen onartzea.
  • 16 - . . "Hainbat eremutako, 1. loteko eta 2. loteko haur-parkeetako segurtasun-zoladurak berritzeko" obra-kontratua erabat etetea onartzea.
  • 17 - . . Dirulaguntza zuzena ematea, Kristina Enea parkean Bloom II erakusketa antolatzeko.
  • 18 - . . Fe pasealekuko 23. zenbakian dagoen hotela eraisteko eta berreraikitzeko lizentzia aldatzea.
  • 19 - . . 2024-2026ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.
  • 20 - . . Udalaren ekintzaren aurka jarri diren auzi errekurtsoen eta udalak jaso dituen epaien berri ematea.
  • 21 - . . Pio XII plazako lurpeko aparkalekua ustiatzeko emakida arautzen duen agiriaren 59. artikuluaren aldaketa.
  • 22 - . . Kontsumo maileguen eta gizarte laguntzen inguruko jarraibideak onartzea.
  • 23 - . . Salaketak eta salaketen aktak kudeatzeko sistema telematikoa hornitzeko kontratuaren lehen luzapena onartzea.
  • 24 - . . Next Generation funtsekin finantzatutako Merkataritza 2021 dirulaguntza deialdia dela eta Donostiako Sustapena SA-ri egindako enkargua aldatzea dirulaguntza eman duen Ministerioaren 2022ko ekainaren 29ko ebazpenera egokitzeko.
  • 25 - . . Next Generation funtsekin finantzatutako Merkataritza 2021 dirulaguntza deialdia dela eta Donostiako Sustapena SA-ri egindako enkargua aldatzea jarduerak gauzatzeko epea luzatzeko.
  • 26 - . . Eusko Jaurlaritzari eskatzea Next Generation funtsekin finantziatutako ‘Donostiako helmugan turismo jasangarrirako plana’ izeneko azpiproiektuaren ekintzen diruz lagundutako zenbatekoa aldatzea.
  • GZK 1 - . . Osasun eta Ingurumeneko zuzendari postuari egindako uko egitea onartzea.
  • GZK 2 - . . 2024an 19 Autodesk lizentzia mantentzeari dagozkien fakturen ordainketa.

Ondoren laburbilduta ikus ditzakezu Udal Gobernu Batzordeak plenura igo dituen gaiak.

2024ko martxoak 26 eguneko bilkuraren laburpena:

  • 27 - . . "AÑ.01 Atotxa Erreka" H.E.-ko A.500.76 eta A.500.77 partzelen inguruko xehetasun azterlanaren behin betiko onartzeko proposamena.