Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eduki publikatzailea
Unibertsitatea Plazan: Herri hezkuntzatik jakintzak eraikitzen. 2020
“Unibertsitatea Plazan: herri-hezkuntzatik jakintzak eraikitzen” proiektua Ekimuin eta Besarkadak-Karrikan prozesuen bat-etortzea da, eta, metodologia pedagogiko parte-hartzaileetan oinarrituta
![Unibertsitatea Plazan: Herri hezkuntzatik jakintzak eraikitzen. 2020 img](https://www.donostia.eus/ataria/documents/3946347/0/emaus.png/3b8e750d-c30c-2251-9252-a4fc82e4eb43?t=1603884011163)
“Unibertsitatea Plazan: herri-hezkuntzatik jakintzak eraikitzen” proiektua Ekimuin eta Besarkadak-Karrikan prozesuen bat-etortzea da, eta, metodologia pedagogiko parte-hartzaileetan oinarrituta, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza goi mailako heziketaren esparruan sustatzeko apustuari jarraipena ematen dio. Gizarte Mugimenduen Unibertsitate Herritarraren topaketa abiapuntu hartuta, gizarte-justiziaren esparruan udal erronka batzuk kolektiboki eraikitzea proposatzen du, ekintza-proposamen konkretuetan gauzatuko direnak, eremu akademikora eramateko.
Proposamen horiek, jakintzen ekologiaren ikuspegitik, beste jakintza batzuen onarpenean oinarrituko dira, eta goi-mailako hezkuntza gizarte-konplexutasunera hurbiltzen lagunduko dute.
Proiektuaren amaieran, prozesua sozializatuko da, espazio publiko irisgarri batean, gela irekiaren metodologiaren bidez (R4).
Donostiako Udala: | 19.994 € |
---|---|
Entitatea: |