Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Medicus Mundi. 2016

Gorputza askatasun gunea

Medicus Mundi. 2016 img

Donostiako gizartea, eta batez ere unibertsitarioak, sexu eta ugalketa eskubideen defentsarekiko kontzientziatu, mobilizatu eta inplikatu nahi ditugu, giza garapen sostengagarrirako giltzarri direlakoan. Hori lortzeko, jarduera hauek antolatuko ditugu:
  1. Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko XVI. Ikastaroa, EHUko Erizaintza Eskolak antolatua. Helburu du Unibertsitateko ikasleei sexu eta ugalketa osasunaren arloko praktikak egiteko behar dituzten analisi-tresnak ematea. Praktikak Perun egingo dituzte, bi hilabetez, Manuela Ramos Mugimenduarekin.
  2. Gai horri buruzko ezagupenak sakontzea, "Sexualitatea eta Maitasun Erromantikoaren Deseraikitzea"ri buruzko mintegi batzuk eginez EHUko Psikologia, Filosofia eta Hezkuntza fakultateetan eta Irakasleen Unibertsitate eskoletan.
  3. Era berean, Donostiako gizartea mobilizatzeko eta partaide egiteko, proposatzen dugu emakume korrikalari talde batek Lilaton emakumezkoen herri lasterketan parte hartzea, hainbat aldarrikapen plazaratzeko.

Donostiako Udala: 19.825 €
Entitatea:

Medicus Mundi