Gizarte Segurantzako pentsio hau bizitzeko nahiko baliabide ekonomikorik ez duten pertsona adindu edo desgaituentzako da. Bi modalitate daude:
JUBILAZIOAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
ELBARRITASUNAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
14 ordainketa egiten dira (12 hileroko eta 2 aparteko ordainsari ekainean eta azaroan). Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
Baliabide gutxiko pertsonak, gutxienez %65eko desgaitasuna dutenak edo 65 urtetik gorakoak direnak.
Ikusi baldintzak hemen