Bizileku baimen iraunkorrik EZ baduzu eta Europako Erkidegotik kanpokoatzerritarra baldin bazara. Kasu horietan, erroldako izen ematea bi urtean behin BERRITU behar da.
Bizileku baimen iraunkorra duen atzerritarra baldin bazara. Kasu horietan, erroldako izen ematea BERRETSI egin beharko da bi edo bost urtean behin, kasuan kasu.
Udalak atzerritarrari jakinaraziko dio noiz egin behar duen tramitea (email edo sms bidez).
Egiten ez badu, Udal Erroldatik baja emateko prozedura hasiko da.
Zeinek egin dezake eskaera
Adin nagusikoak: interesdunak
Adingabekoak: legezko tutoretza duenak
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Adin nagusikoak: interesduna
Pasaportea edo AIZ (Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia, Espainiako Agintaritzak emandako dokumentu batean ageri dena).
Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentazioak indarrean egon beharko du.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Unean bertan
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) Udal Erroldan egoitza berritu edo berretsi behar duten atzerritarren zerrenda bidaltzen dio Donostiako Udalari.
Udalak atzerritarrari jakinaraziko dio, email edo sms bitartez Udal!nforen bulego batera joateko betebeharra eta epea errolda berritu dezan.
Emandako epean, interesdunak berritzeko izapidea egiten badu Udalinfon, eskaera erregistratuko da eta berritzeko izapidea egin izana egiaztatzen duen agiria ematen zaio.
Zer gertatzen da emandako epean interesdunak berritzeko izapidea egingo ez balu?
Emandako epean interesdunak berritzeko izapidea egingo ez balu, BAJA ebazpena emango da eta horrek Biztanleen Erroldan baja ematea ekarriko du.