Partaidetza zuzena

Demokrazia
Eredua
Bideoak
Hizlariak
JUAN KARLOS IZAGIRRE

Alkatearen ponentzia (PDF)

IÑIGO LAMARCA ITURBE. DONOSTIA, 1959

Iñigo Lamarca-ren hitzaldia (PDF)

Zuzenbidean lizentziaduna da UPV/EHUn. Konstituzio Zuzenbideko irakasle izan zen EHUko Zuzenbide Fakultatean. Zenbait ikerlan burutu zituen zuzenbide autonomikoaren arloan, bereziki euskal lurralde historikoei buruz. Bere artikulu eta argitalpenen artean, azpimarratzekoa da Derecho autonómico vasco liburua (1991), beste egile batzuekin batera egina. 1994an, legelari kargua hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Iñigo Lamarca joera homosexualeko eta identitate transexualeko pertsonen eskubideak defendatzeagatik nabarmendu da. 1997tik Gehituko lehendakari gisa jardun zuen ararteko izendatu zuten arte. FELGTB federazioaren zuzendaritza batzordeko kide ere izan zen.

Hainbat hedabidetako ohiko kolaboratzaile izan da eta iritzi artikuluak ere idatzi ditu hainbat hedabidetan. Euskaraz, Gay nauzu liburua idatzi zuen.

2004an aukeratu zuten lehenengo aldiz ararteko eta Eusko Legebiltzarrak berriro izendatu zuen 2009an. Urteotan erakundearen buruzagitzan egin duen lana honako ardatz hauetan oinarritu da: politika publikoen diagnostikoa egitea, eskubide sozialak defendatzea, gizarte barneratze eta kohesioa sustatzea, dibertsitatea eta diferentzia errespetatzea, eta eskubideen berdintasuna errealitate bihurtzearren beharrik handienak dituzten pertsona eta taldeei arreta berezia ematea.

JUAN JOSÉ ÁLVAREZ RUBIO. ZUMAIA, 1964

Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren katedraduna da UPV/EHUn eta CUATRECASAS abokatu taldeko abokatu-aholkularia. UNEDeko zuzendari akademikoa eta Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea Masterreko zuzendaria (EHU-UNED) izan da.

GLOBERNANCE Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria da eta azken 9 urteetan hainbat kargutarako izendatu dute: Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko idazkari nagusia, FEDIPeko presidentea, Nazioarteko Zuzendaritzako eta Nazioarteko Harremanetako Irakasleen Espainiako Elkarteko presidenteordea eta Espainiaren eta Frantziaren mugaz haraindiko esparrurako Eusko Ikaskuntzako jarduera juridikoen koordinatzailea.

EUROPAKO BATZORDEAK justizia zibileko, mugetako, datu pertsonalen babeseko eta segurtasuneko aditu izendatu zuen 2007an eta “Consultas a la ciudadanía europea” proiektuko behatzaile 2009an.

Ikerketa proiektuetako ebaluatzaile izan da ANEPekin eta ACSUCYLekin batera. Hainbat doktrina lan eta artikulu idatzi ditu zuzenbidearen arloan.

FERNANDO PINDADO SÁNCHEZ. BARTZELONA, 1955

Fernando Pindado-ren hitzaldia (Diapositiben aurkezpena)

Zuzenbidean lizentziaduna da. 30 urtez administrazio publikoan lan egin du (Generalitatean eta Bartzelonako eta Sant Adrià de Besòseko udaletan), nagusiki dinamizazio komunitarioaren eta partaidetzaren arloan.

2011tik Kataluniako Generalitateko goi teknikaria da eta aurretik, 7 urtez, Toki Eremuko Partaidetzako zuzendariorde nagusia izan zen. 12 urtez Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioaren “Participación y gobernanza” lantaldeko kidea izan da.

Hainbat urtez herri partaidetzako prozesuen inguruko kanpo aholkularia izan da zenbait udaletan eta aurretik partaidetza prozesu bat izan duten hainbat udalerritako herri partaidetzaren araudiak prestatzeko lanen arduraduna izan da.

2008tik irakaslea da zenbait graduondoko eta masterretan eta GKEetarako hainbat prestakuntza ikastarotan. Liburu eta argitalpen ugari kaleratu ditu, bakarka edo beste batzuekin batera, baita hitzaldi ugari eman ere estatu osoan.

MARTIN BÜHLER. ZURICH, 1954

Martin Bühler-en hitzaldia (Diapositiben aurkezpena)

Ikasketa pedagogikoak eta CAS in Business Management egin zituen Zuricheko Unibertsitatean, aholkularitza eta coaching IAS Maienfeld institutuan eta CAS in Social Media IKF Luzern institutuan.

Hizkuntza eta historia irakaslea izan zen 13 urtez, eta bigarren hezkuntzako eskolako zuzendaria 15 urtez. 1991tik 1995era kazetaria, editorea, erredaktorea eta zerbitzaria izan zen. Ondoren, enpresaburu egin zen, IBBK sortzearekin batera, helduen hezkuntzarako, enpresa eta elkarteei aholkularitza emateko eta coaching-ari aurre egiteko institutua.

2005etik IRI Europe institutuko idazkari nagusia da. 2005era arte SP Schweiz alderdiko kidea izan zen. 2010etik Bülachen kultura politika ezartzearen aldeko Bülach Kultur herri mugimenduko presidentea da eta 2012ra arte Bülach enpresa elkartearen batzorde nagusiko kidea izan da. 7 urtez udal zinegotzia izan da. 1996tik Bülacheko erakunde politikoak eraberritzeko batzordeko presidenteordea da eta 1998tik arazo politikoak kontrolatzeko batzordeko presidentea.

NEREA KORTAJARENA. EGIA-DONOSTIA, 1974

Gizarte lanean eta Gizarte Hezkuntzan Diplomatua. 15 urtez gizarte baztertze egoeran dauden pertsonekin lanean dihardut Emaus Fundazioako programa eta zerbitzu desberdinetan, azkenekoak, Bergizarteratze zuzendari.

Gizarte bazterketaren alorreko elkarteek sortutako SARGI Elkartearen lehendakari ordea naiz eta HEDATZEN (gizarte laneko irabazi asmorik gabeko elkarteek bere interesak sustatu eta defendatzeko enpresa) elkartearen sortzailea.

Bazterketa soziala, pobrezia, gizarte ekintzako foro eta partaidetza espazio desberdinetan parte hartu dut Fundazioaren ordezkari moduan. Adibidez Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako Kontseiluan eta azken 6 urteetan, kontseilu hori ordezkatu dut Donostiako Gizarte Kontseiluan eta bere Batzorde Iraunkorrean. Donostiako Plan Estrategikoaren lan taldean parte hartzeko aukera izan dut.

HARKAITZ ARANBURU

Harkaitz Aranburu-ren hitzaldia (PDF)

Ekipamendu informatikoen administrazioko, mantentze lanetako eta konponketako goi teknikaria da (Lanbidea).

Gizarte partaidetza aktiboa izan du: begirale soziokulturala (Urtxintxa hezitzaile eskola), Egin irratiko Hi gazte! irratsaioko esataria (1992), 4 urtez Amara Kirol Elkarteko arduraduna, Donostiako San Silvestre lasterketaren koordinatzailea, Gurutze Gorriko boluntarioa (1992), Eusnet Elkartea GGKEko kidea, eta Amarako jai batzordeko kidea eta arduraduna.

Azken 10 urteotan Amara Baiko Udalgintza lantaldeko koordinatzailea izan da eta 2009an Donostiako auzo elkarteen topagunearen sustatzailea.

MIKEL SÁNCHEZ ARCOS. DONOSTIA, 37 urte

Mikel Sánchez-en hitzaldia (Diapositiben aurkezpena)

Kaleratzeak Stop Desahucios Gipuzkoa kolektiboko kidea da 2011ko abuztuan sortu zenetik. Lanbidez informatikaria, 20 urtez kolektibo sozial eta elkarte politiko ugariri lotuta egon da.

RICARDO ANTÓN. BILBO, 1974

Ricardo Antón-en hitzaldia (PDF)

Des-artista, Eskorbutoren eta Bob Esponjaren arteko zerbait, anarko-komunitarista informala, prokomunaren eta dehazkundearen aldeko inkoherentea, etika feministak eta permakulturak liluratua, beti nora ezeko prozesuan. Denbora gehiena ColaBoraBoran ematen du, gaur egungo errealitatearen eta proiektatutako desioaren arteko alegiazko uhartean. Bertan, lau puntu kardinal erabiliz mugitzen gara: prokomuna, kode irekia, kolaboraziozko jarduerak eta gizarte ekintzailetasuna. Proiektuen diseinu eta garapen estrategikoa egiten du, #HONDARTZAN, GoteoEuskadi, CopyLove, WikiToki edo #meetcommons bezalako ekimenen inguruan.

RAFAELA ROMERO. BADAJOZ, 1972

Euskadiko Alderdi Sozialistako (PSE-EE) abokatua eta politikaria da eta alderdi sozialistaren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

2007an Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente izendatu zuten arte, jarduera politikoa eta ikasketak zuzenbide administratibo eta zibileko eta enpresa zuzenbideko abokatu lanarekin uztartu zituen.

16 urte zituela, Gazte Sozialistak taldean sartu zen eta bi urte geroago Arrasateko PSE-EEn, bertan bizi izan baitzen 1996ra arte. Zinegotzi izan zen Arrasaten (1995-1998) eta Pasaian (2003-2006). Gipuzkoako Batzorde Betearazleko kidea da. 15 urtez batzarkide, alderdi sozialistaren ordezko bozeramailea izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Azken urteotan Rafaela Romerok lan handia egin du unibertsitateko eta lanbide heziketako arloan eta hizlari gisa ere aritu da topaketa askotan.

JOSU LARRINAGA ARZA

Gizarte Antropologiako irakaslea da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.

Nagusiki bi ikerketa ildo lantzen ditu: gizarte mugimenduen berezko partaidetza prozesuak, bereziki ingurumen alderdiei loturikoak, eta herri kulturaren fenomenoak, gizarte eta nortasun gatazkei lotuta. Iñaki Barcenarekin batera, TAV: las razones del no liburua koordinatu du (Txalaparta, 2009).

Egitaraua (2013ko urriak 4-5)

OSTIRAL ARRATSALDEA
16.00-16.30 Erregistratzeko izapideak

16.30 - 17.30
Jardunaldiak irekitzeko ponentzia, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren eskutik:
Donostiako Udalak duen herri-partaidetza eredua

17.30 - 18.30
Partaidetza politikorako eskubidearen bermea. Iñigo Lamarca (Arartekoa)

LARUNBAT GOIZA
08.30-09.00 Erregistratzeko izapideak

9.00-12.00
Partaidetza politikoa.
Udal esparruan partaidetza zuzenaren gaineko eztabaida publikoari ekiteko giltzarriak. Partaidetza zuzenaren errealitateak, tresnak eta praktikak.

9.00-10.00
Partaidetza politikoaren kultura Euskal Herrian.
Gobernantza Demokratikoaren Institutua.
Juan José Alvarez.

10.00-11.00
Espainiar Estatuko partaidetzarako bideen azterketa kritikoa.
Fernando Pindado.

11.00-12.00
Partaidetza zuzenean oinarritutako estatu baten eredua. Suitza.
Martin Bühler (Initiative & Referendum Institute).

12.00-12.30
Kafea

12.30-14.00
Gizarte mugimenduak: partaidetza politikoa, partaidetza zuzena

1.go blokea
12.30-13.15
Donostiako partaidetzarako mekanismoen balorazioa: Aholkularitza kontseiluak.
Nerea Kortajarena (Emaus).
13.15-14.00
Herri-partaidetza eta auzogintza Donostian.
Arkaitz Aranburu (Amara Bai Auzo Elkartea).

2.go blokea
12.30-13.15
Hipoteka legea aldatzeko legegintzarako herri ekimena.
Mikel Sanchez (Kaleratzeei Stop).
13.15-14.00
Antolatzeko eta partaidetzarako modu berriak.
Ricardo Antón (ColaBoraBora Koop.).

14.00-15.30
Bazkaria

LARUNBAT ARRATSALDEA

15.30-18.30
Eztabaida irekia
Pertsona hauen artean osatutako mahaiaren inguruan: Iñigo Lamarca (Arartekoa), Juan José Alvarez (Gobernantza Demokratikoaren Institutua), Fernando Pindado (politika publikoetan aditua), Martin Bühler (Initiative & Referendum Institute), Rafaela Romero (PSE-EEko bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan) eta Parte hartuz-EHU.

Eztabaida honekin batera ,aldi berean, twitterren bidez jasotakoak ere ekarriko dira aretoko eztabaidara.

Eztabaida blokeak:

  1. Partaidetza zuzenaren beharra. Zergatik eta zertarako.
  2. Partaidetza zuzenaren elementuak: bermeak, informazioa, gaiak, loteslea izatea, lurraldea, eta abar.
  3. Ondorioak

19.00 AMAIERA Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren eskutik