Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Auzoak

Morlans




Mende luzeetan Morlans eremua itsasgoran urez betetzen zen itsasadarraren parte zen, garai batean portua ere bazuena. Era berean, XIX mende bukaera arte Morlanseko ubideetatik iristen zen ura Parte Zaharreko iturrietara.

1893 San Bartolomeko muinoaren oinpean zegoen udal gas fabrika Morlansera lekualdatu zen, eta bertan egon zen 1998an lantegia itxi eta desegin zen arte: gaur egungo Amara Berri ikastetxeko soinketa eraikinean ikus daiteke fabrikan martxan egon zen gasomotorra.

Aieterako aldapan eraiki ziren Morlanseko lehen etxeak, izen bereko parkearen albo batean, eta 2007an hasi zen eremua erabat eraldatzen, urbanizazio berriko etxebizitza blokeetako obrak hasi zirenean: 2010 urtea bitarte 350 pertsona bizi ziren Morlansen, 2013 urtean 1000 biztanleko kopurua gainditu zen eta 2023ko abenduaren 31ko erroldaren arabera Morlasen 1766 auzotar bizi dira. Bertako gizarte dinamika biziberritu da ere: ikastetxe berria, auzo elkartea, festak....

Auzogune honek Amara eta Amara Berri eta Aieterekin egiten du muga: azken auzo honekin lotura bidegorri eta funikular bidez du ere.

Esan bezala, 2022ko abenduaren 31ko datuen arabera, data horretan 1766 pertsona zeuden erroldatuak Morlanseko lurralde-partaidetzarako eremu honetan.

Informazio demografiko gehiago DonostiaDatan, non Morlanseko datuak Amara Berri lurralde-eremu zabalagoaren baitan kokatzen diren, Loiolako Erriberak eta Amara Berri partaidetza-eremuetako datuekin batera.

   

Auzo
Elkarteak