Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Auzoak

Amara

 
357.467,01m2 azalera du auzoak, eta osotara 2.886 biztanle ditu, 1.538 emakume eta 1.348 gizonezko. Aiete, Amara Berri, eta Erdialdearekin egiten du muga. Garai batean Amara izeneko baserri bat zegoen lur eremu honetan, gaur egun Amara kalea dagoen lurretan hain zuzen. Baserri horrek eman zion izena leku horri, kaleari eta auzo osoari.  .    

Easo plaza du espazio erreferente bezela. Plaza honen izenaren jatorria dela eta, antzinako geografoek Olearso, Olarso, Oeaso edo Easo izeneko eta erromatarren garaian Gipuzkoako mugalde honetan kokatutako hiri bat aipatu zuten. Hiri erromatar hori egungo Donostia dagoen lekuan kokatuta zegoela uste izan zuten zenbaitek eta hiriari Bella Easo izena ematen hasi ziren. Ondorengo azterlanek frogatu dutenez ordea, hiri erromatarraren kokapena ez dator bat egun Donostiak duenarekin. Gaur egun, Bella Easo izena ukitu poetikoarekin erabiltzen da batez ere.

2022ko abenduaren 31ko datuen arabera, data horretan 3.185 pertsona zeuden erroldatuak Amaran.

Informazio demografiko gehiago DonostiaDatan, non Amarako datuak Erdialdea lurralde-eremu zabalagoaren baitan kokatzen diren, Miraconcha, Parte Zaharra eta Parte Erromantikoa/Erdialdeako datuekin batera.

 
   

Auzoko prozesuak