Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Auzoak

Ulia

 
Donostiatik Pasaia eta Irunera doan errepidearen inguruan kokatzen da. Bere funtzioa batik bat egoitzarena izanik, 60. hamarkadatik aurrera, populazio aberatsaren etxebizitza unifamiliarren ondoan, izaera plurifamiliarreko bloke isolatuak agertzen dira. Azken urte hauetan eraikitatzko ikastetxe, kultur etxe eta kirol azpiegiturek auzo honen itxura aldatu dute.  

Donostiatik Pasaia eta Irunera doan errepidearen inguruan kokatzen da. Ulia Mendiak Ekialdeko haizetik babesten du.  

Ekialdean Bidebietarekin muga egiten du, hegoekialdean, Mirakruz-gaina, Intxaurrondo Zaharra, San Luis eta Marrutxipirekin; hegomendebaldean, Egia eta Jaialaiko aldaparekin, eta azkenik, iparrekialdean Grosekin.  

2022ko abenduaren 31ko datuen arabera, data horretan 4.096 pertsona zeuden erroldatuak Ategorrieta-Ulian.

Informazio demografiko gehiago DonostiaDatan



 
 
 

Auzo
Elkarteak