Lankidetza 2015



Oinarri Orokorrak eta Bereziak



Eskaera epea



Otsailaren 16ean itxi zen diru laguntza eskaerak aurkezteko epea


Eskaerak



Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea


1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.6 b) artikuluan xedatzen duenez, 3. atal honetan aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan (Ijentea kalea) eta, kultur laguntzen kasuan, Donostia Kulturaren Iragarki Taulan (Konstituzio plaza, 1), argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.

Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 30/1992 Legearen 71. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.



Akatsak zuzendu behar dituzten elkarteak. Epea 2015-04-18tik 2015-04-29rarte (biak barne)

Behin-behineko Ebazpena



Behin-behineko ebazpena_Lankidetza: helegite epea 2015-06-17tik 2015-06-27arte (biak barne)

Behin-behineko ebazpena_ Sensibilizazioa: helegite epea 2015-06-17tik 2015-06-27arte(biak barne)

Behin Betiko Ebazpena







Justifikatzeko epeak



Zuriketarako tramite eta inprimakiak Udal Bulego Birtualean

Garapenerako Lankidetza proiektuentzako diru laguntzak

Bitarteko txosten narratibo eta ekonomikoa hasierako ordainketatik gehienez urtebeteren buruan aurkeztu beharko da.

Proiektua amaitu ondoren, azken txosten narratibo eta ekonomikoa hasierako ordainketatik gehienez 24 hilabeteetara aurkeztuko da.



Sentsibilizazio eta Garapenerako Hezkuntza proiektuentzako diru laguntzak

Diru laguntzaren zatikako egiaztatzea, hala behar izanez gero, bitarteko txosten narratibo eta ekonomikoa aurkeztuz egingo da.

Proiektua amaitu ondoren, azken txosten narratibo eta ekonomikoa, proiektua amaitu eta hiru hilabete joan baino lehen aurkeztu beharko dute, beti ere hasierako ordainketatik 12 hilabete baino gehiago pasa gabe.