Auzoak eta Herritarren Partaidetza 2013

Oinarri Orokorrak eta Bereziak 2013

Diru Laguntzen Oinarri Orokorrak eta Auzoak eta Herritarren Partaidetzako Oinarri Bereziak

Eskaera epea

2013ko otsailak 25

Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea

1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.6 b) artikuluan xedatzen duenez, 3. atal honetan aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan (Ijentea kalea) eta, kultur laguntzen kasuan, Donostia Kulturaren Iragarki Taulan (Konstituzio plaza, 1), argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik. Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 30/1992 Legearen 71. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren. 2.1 Eranskina, Partaidetza Proiektuak: Jakinarazpena Iragarki Taulan 2013-04-15ean Argitaratua: Akatsak zuzendu behar dituzten elkarteen zerrenda. Akatsen zuzenketak aurkezteko azken eguna 2013-04-26 2.2 Eranskina, mantenua eta material erosketa: Deialdi honetan ez da argitaratu Udaletxeko Iragarki Taulan elkarteei jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzeko eskaera.

Behin-behineko Ebazpena

2.1 Eranskina Partaidetza Proiektuak: Behin behineko proposamen ebazpena (Helegite epea: maiatzaren 23tik ekainaren 3ra arte, biak barne) 2.2 Eranskina Mantenua eta material erosketa: Behin behineko proposamen ebazpena (Helegite epea: ekainaren 13tik 25era, biak barne)

Behin Betiko Ebazpena

2.1 Eranskina Partaidetza Proiektuak: Behin betiko ebazpena. 2.2 Eranskina Mantenua eta material erosketa

Justifikatzeko azken eguna

2014ko martxoaren 31a baino lehen aurkeztu behar da.